Irten ginen hegan / herensugedun neskarekin / jakin gabe jausteak / egingo zigula hainbeste min.” Esaldi horrekin hasi dute Liher donostiarrek azken lanaren aurkezpena, Eta hutsa zen helmuga.
Hemen herensugeak daude (2020) diskoaren ostean etorri zen pandemia, eta taldearen helburu eta asmoak bertan behera geratzeak “shock emozionala” sortu zien. Egindako lanaz gain, sortutako espektatibak bete ez zirelako. Taldekideen arabera, “ikaspen baikorrak” ateratzen saiatu dira, eta taldeari buruzko gogoetekin, nahiko lan autoerreferentziala egin dute.
LIHER
Noiz: irailak 15
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea (Donostia)
Gauzak beste modu batean egin nahian, Intxaurrondoko Kultur Etxean (Donostia) egin dute saioa, prentsa eta gertukoak lagun, erdi disko aurkezpen, erdi bideo grabaketa izan dena –azaroaren 4an kaleratuko da diskoa–. Ezin, beraz, %100ean disfrutatu, kamerak gora eta behera ibili direlako, baina lan berria ondo aurkeztu eta defendatu dute, ohikoa baino bolumen bajuxeagoak lagundu du lau kideen bertuteak ondo konpentsatzen.
Sinpleagoa da azken lan hau. Zentzu onenean. Ahotsak ez du gehiegikeriarik, ez eta beste zerbait egiteko saiakerarik ere. Zuzenean doaz mamira, kolore gehiago dituen mamira. Agian falta da aurreko lanetan egindako errepika hunkigarri horietako bat, baina eskertzen da kantak gehiegi ez tolesteko egindako lana.
Oholtzara igo diren kolaboratzaileei esker, ahaztu ditugu kameralariak, eta izugarri gozatu Noa Egiguren, Alain Martinez eta Miren Narbaizarekin. Azken horrek, ohituta ez gaituen erregistro batean, enegarrenez txunditu gaitu. Aipamen berezia merezi dute kontzertu atzean uneoro erakutsitako bisualek. Ez da erraza errepikakorra ez izatea horrelakoetan, eta original eta freskoak izan dira uneoro.
“Hutsa zen helmuga” eta hutsetik hasteko prest dagoela dirudi taldeak. Lasaiago, gertuago, malguago. Zalantzarik gabe, erakusle onena izan da Hasi kanta. Morganen Weather kantaren ildotik –adibidez–, rockaren astuntasunetik askatuta, arinago doaz. Oteiza aipatu dute –eta nik ez dakit oraindik erantzunak emateko gai ote den oriotarra–, baina hutsa ulertzen bada espektatibarik gabe bi gorputzen arteko hutsuneari arreta jartzea, eta ez helburuei edo espektatibei, ziur naiz emaitza gehiago emango dituela.
Japoniako kintsugi-a bezala, zauriak sendatu eta orbainak urrez margotu dituzte Liherrekoek, ikus daitezen, onar daitezen. “Tenpluak erre nahi genituen, baina ez ginen ohartu guk ere tenplu bat nahi genuela” esaldia harri bat bezala jausi da. Unea onartu eta zintzotasunez eta kolektiboan abiatzeko moduko kostaldera iritsi dira “ez da gurea, baina bada kostalde bat”. Eta ziurrenik orain irekiko zaizkie bide berriak.
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.