Duela 20-25 urte Saramago zenak ideia bat jarri zuen zirkulazioan: gure gizarteak ez dira demokratikoak, inork ez dituelako benetan aukeratzen agintzen dutenak. Politikariak bai, baina botere erreala dutenak ez dira hauteskundeetara aurkezten. Saramagok ez ezik, ez daukat dudarik orduan ere askok jakingo zuela horrenbeste; baina ideia potentea suertatu zen, begiak ireki zizkigun askori. Zerbait susmatu baina gure susmoari hitzak jartzen ez genekienoi, batez ere. Jende arruntari, alegia. Horrenbeste zor diogu idazle portugaldarrari.
Kilowataren prezioa gora eta gora ari da. Argigarria izan da hau ere: gobernuak igoera galarazteko zenbait neurri iragarri (tartean konpainia elektrikoen mozkinen poltsan eskua hala-nola sartu), eta hurrengo egunean elektrikoek prezioa igo dute berriz: gobernuaren neurriek zenbateko galera sorraraziko dieten kalkulatu, eta horrenbeste. Garbi gelditu da nork jartzen dion prezioa argiari. Konpainia elektrikoek agintzen dute, prezioak jartzeko dagoen sistema konplexu eta ulergaitz bati esker. Gobernuak bigarren mailako eragileak baino ez dira.
"Konpainia elektrikoek agintzen dute, prezioak jartzeko dagoen sistema konplexu eta ulergaitz bati esker. Gobernuak bigarren mailako eragileak baino ez dira"
Duela astebete edo, sare sozialetatik edo horrelakoetatik dabilen zerrenda bat erakutsi didate. Bertan ageri dira kargu politikoa inoiz eduki eta gaur egun, politika utzita, konpainia elektrikoetan kargua daukaten morroi dozena pare bat, hiru ez badira.
Alegia, Saramagok orain 25 urte asmo errebelatzaileaz esaten zuena, gaur egun ikusi nahi duenaren bistan dago.
Duela urte batzuk banku sistema erreskatatzeko milioi mordo bat eman zen. Analista ekonomiko batzuek esaten zutenez, Estatuak bonoen bidez bildu zuen bankuak erreskatatzeko behar zuen dirua, zeinaren jatorria… pentsioen itsulapikoa baitzen. Diru hori ez zen inoiz itzuli.
Gaur ministro bat etortzen zaigu esatera pentsioen sistema defizitarioa dela, eta irtenbide bakarra dela urte gehiago lan egitea eta pentsio txikiagoa kobratzea. Terrenoa prestatzeko asmoz boutade bat ere bota du: hirurogeita hamabost urtera arte lan egin behar dela.
Hori esaten digun ministroak kargu garrantzizkoak eduki ditu banku sisteman; hara itzuliko da, ausaz, ministro izateari uzten dionean. Zero askotako soldata edukiko du, eta, nork daki, agian pentsio erraldoi eta blindatu bat ere bai, aurrezki kutxak hondora zihoazenean beren kudeatzaileek (hondoratzearen erantzuleak) zuten bezala. Ez zait iruditzen hirurogeita hamabostak bete arte lan egingo duenik.
Madrilen zaudeten euskal ordezkariak, entzun: erreforma hau ez baduzue gelditzen, ez zaituztegu inoiz barkatuko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]