Hiru urte barru Gazte-txartela iraungiko zait. Horrela derrepentean. Diru-zorroan ez dut izango nire freskotasuna egiaztatzen duen inolako agiririk, ze Visa Debit K26+ beltzak ematen duen tregoa ere akabo. Ondo bidean, lehen munduko drama arin hau argitaratu eta 922 egunetara zapalduko dut helduaroa. Welcome to the thirties, ai ama!
Neurri batean badut datorkidan aroa zapaltzean zer sentituko dudan jakiteko kuriositatea; askori entzun baitiet, adibidez, konplexuak edadearekin desagertzen direla. Zer gertatuko ote da hori ere derrepentean? Visa Classic-arekin batera debalde autoestimu kupoia. Hori bai ona! Kontziente naiz neroni pribilegiotik ari naizela hizketan: emakume txuri cis-genero hetero gorputz normatiboduna naiz; alegia, eroso nago munduak ni ikusita egiten duen irakurketarekin. Kilo, ile, ildaska, zelulitis eta bestelako inperfekzioak muga onargarrietan. Titi txikiegiak eta bizkar zabalegia maskulinitate tradizionaletik begiratuta, baina, tira, hondartza honetan ez dut uste inork burua bueltatuko duenik ezer komentatzeko. Pelotoiaren babesetik ari naiz, alegia. Eta, halere, Kanarietaraino etorri behar izan naiz uda guztian jantzi ez dudan bikini loreduna estreinatzera (ze, total, hemen ez nau inork ezagutzen). Marka da gero!
"Ispiluaren bestaldekoa gustuko ez izateagatik gaizki sentitzearekin nahikoa ez eta gaizki sentitzen gara gaizki sentitzeagatik"
Apustu egiten dut ariko dela baten bat bere kolkorako sermoia prestatzen: "Kontua norbere buruarekin gustura sentitzea da, neska. Love your body. Gainerakoei hor konpon!" Eta azken perla, gero: “"Edertasuna barruan dago". Ados: harea zoragarri honetan botata eguzki izpiek eta olatuen hotsak sorrarazten didatena ezin du beste baten epaiak lausotu. Teoria badakit: "Ederra izatea eder sentitzea da. Senti zaitez eder" (Mr. Wonderful, 2021).
Bada, ez dakit teoria horren oso zalea naizen. Adibide bat. Nigandik metro gutxira lodi dagoen neska batek orain ordubete edo zabaldu du toalla. Eguzkipean kiskaldu, bainu bat hartu eta hamaiketakoa atera berri du: sekulako itxura duen txokolatezko palmera erraldoia. Uste dut eszena ikusita askok honakoa ondorioztatu dugula: gaizki jaten du eta segurutik ez du kirolik egiten. Neronek otordu bera egingo banu, ordea, emaitza beharbada honakoa litzateke: oporretan dago eta bizitzaren plazer txikiez gozatzen ari da. Palmera bera bekatu bataren eskuetan eta bertute bestearenetan. Bekatariak penitentzia gero: kontzientzia-azterketa, errua, konfesioa, ordaina eta absoluzioa. Baina love your body.
Ea klaratzen naizen: ispiluaren bestaldekoa gustuko ez izateagatik gaizki sentitzearekin nahikoa ez eta gaizki sentitzen gara gaizki sentitzeagatik (gogora dezagun teoria: edertasuna hautua da). Hitz egin dezagun gordin, mesedez: lodiegi, itsusi, argalegi, iletsu edota zelulitisdun ikus gaitzaten ez da erosoa. Baldin eta ez bagara erotzen, ezin gara errealitatetik horren erraz disoziatu. Delirioa edo mina: horratx hautua.
Ez dut uste ez palmera jan duen neskak ez nik (ez beste inork) gogoko dugunik gure ustezko inperfekzioei begiratzen diegun bakoitzean tripak nola nahasten zaizkigun antzematea. Eta akaso izango da ez naizelako oraindik behar bezain heldu, ez dakit, baina apur bat amorratzen naiz sabeleko mina izatea nire erabaki hutsa dela diotenekin. Autoestimu kupoia postontzira heldu bitartean, beraz, jarraituko dut delirioaren eta minaren arteko borroka horretan bizirauten. Ohartu naiz buruari bueltak emanda lasaitzen zaidala urdaila. Eta, aizue, mundua aldatu ezean, ni ezingo naiz hondartzara etorri bertako neska puska izatera, baina paletan aritzea ez dago gaizki.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]