Eman aukera su hari

Madeleine | Ezin dena | Autoekoizpena.

Jakin behar da trantsizioak ondo egiten eta bukatzen. Bideak hasi eta erdibidean geratzeko arriskua izaten du erabakiak eztabaidatzen katramilatzen denak. Komunistek dioten taktika eta estrategiaren arteko eztabaida, badakizue. Madeleine taldeak Su Hura (2018) lanean hasitako bidea burutu eta bere estiloa ondo finkatu duela esango nuke Ezin Dena (2021) diskoan.

Konfinamenduan konposatu dute euren etxeetan, eta lokalean partekatu ostean Eñaut Gaztañagarekin grabatu dute, aurretik bilatutako soinuari jarraipena emanez. Delay eta reverb gitarrak, baxu lodiak, bateria prozesatuak eta autotune pixkatxo batekin, beraien “poz-rock” soinua lortu dute.

Itzal Urangak eta Gartxot Unsainek egin dituzte kantuen letrak, eta bakoitzak bereak kantatzen ditu, intimitatea eta sinesgarritasuna irabaziz. Unsainek galdetzen du “ohiko bizi bat zer den”, 30 urterekin gaztetasuna aldarrikatzetik urrun, nork bere bidea egitearen garrantziaz.

Tame Impala usaina eman diote “abiadura handiko herrena" dioen kantuari, “erraien bailaran sumendiak zulatzen” dabilen AHTren eta garaiko barne abiaduren inguruko abestiari. Ikusten nauzuenean kantuari ukitu indie festibaleroagoa eman diote amaierako baxu funky eta guzti.

Diskoaren klimaxa Bestalde eza kantuan topatu dut. Nostalgia ariketarik gabe, Mugarri diskoan (2013) kaleratutako Berlin eta Tartalo kantuen errepiken estiloan, etxean, kotxean eta kontzertuan eztarria urratuz abestekoa. Behin eta berriz oihukatzeko gogoa, barruan mugitzen dizulako mugitzeko dagoena: “Barne uda negu tankerako udaberri / udazkenaren zai nago / ustez oinak lurrean zituen hosto hori / (orain) hankapunttetan al dago?”.

Gatza Factoryk egindako azal ederra aipatu gabe ezin utzi. Udaberriaren koadro bat dirudi, udazken paletaz margotuta.

Aitortuko dut, lehen entzunaldian ez nauela harrapatu. Entzunaldiak zuen errua, akaso aldaketa handiagoa espero nuelako. Arreta eskaini ostean, ñabardurek eman didate Ezin Dena-ren ideia zintzoagoa. Hasierako ideiara noa berriro, bere bidea asmatzen ari den proiektua delako lan hau. Madeleine ez delako besterik, lagun talde bat, euren –eta beraz gure– bizitzei buruz abesten. “Izuak hartu eta eseri / Ta eman aukera su hari / Gure etxean /Hire etxean / Atea zabalik da”.

Argazkia: Ibon Goikoetxea.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude