Iratzargailua ipinita neukan Frantziako Tourreko etapako azken kilometroak ikusteko, baina esnatu naizenerako bukatuta zegoen. Loaren aztarnak gainetik kendu ezinik Twitterera jo dut sailkapena nola geratu den jakiteko eta ezusteko pozgarriarekin egin dut topo. Azken orduko albiste batek birtxio mordoa zeukan euskal txiolarien artean. Bolo-bolo ibilia zen eskaera baten inguruko albistea zen: Euskal Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren eraketa. Oraingoan, PNV-PSEren aldeko botoekin tramitera onartu du Gasteizko Parlamentuak. Kontxo, pentsatu dut, azkenean albiste on bat. Baina ez hori bakarrik. Albistea irakurtzen jarraitu eta hara non iragartzen den ere Euskal Ikus-entzunezkoen legea prestatzeko oinarriak ipiniko direla, Voxena izan ezik, Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztien adostasunarekin. Esna nagoela baieztatu eta gero, ez da posible, pentsatu dut, gezurretako albistea behar du.
"Ez da posible, pentsatu dut, gezurretako albistea behar du. Irratia piztu dut albistea berehala baieztatzeko asmotan. Eta bai"
Irratia piztu dut albistea berehala baieztatzeko asmotan. Eta bai. Lerro buruetan lehenengoa. Egia esan ez da gutxiagorako. Segidan, zuzeneko konexioa Gasteizko Legebiltzarrarekin. Hitzez hitz baieztatu dute Twitteren irakurritakoa. Eta ez hori bakarrik. Berriari Kultur sailburuaren hitzak gehitu dizkiote, bigarren albiste potolo bat iragartzeko: “Eragile desberdinekin elkarrizketak hasi ditugu Euskal Antzerki Konpainia Nazionalaren sorrerarako pausoak ematen hasteko. Azken batean konturatu gara egin beharreko diru inbertsioa ez dela hainbesterainokoa, ez behintzat, AHTaren kilometro baten kostuarekin alderatzen badugu”. Non nago?, pentsatu dut, Euskal Herrian?
Gaueko Teleberria ere albiste berdinarekin zabaldu dute, eta ez nolanahi gainera. Lehendakaria bera da pantailan ageri dena. “Ahalegin handia egin dugu azken urteetako norabidea zuzendu ahal izateko. Eskerrak eman nahi dizkiogu Pantailak Euskaraz ekimenari, plataforma handietan euskararen etorkizuna bermatu nahi izanagatik. Hemendik aurrera, plataforma garrantzitsuenekin sinatu dugun akordioari esker, bermatu egingo baitira bai euskarazko azpidatziak eta baita bikoizketa ere haurrei zuzendutako filmetan. Bestetik esan, EITBrekin dagoen Kontratu Programa birplanteatuko dugula, urtean bospasei euskarazko pelikulatan parte hartu dezan. Bat handia izateko txiki asko egin behar direlako”, esanez bukatu du Iñigo Urkulluk.
Iratzargailuak jo du. Etapa azken kilometroetan da. O´Connorrek irabazi du. Lehen euskalduna, Pello Bilbao, hamaikagarren postura jaitsi da. Zenbakiak orain ere kontra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]