Bankuen kexu zinikoak

  • Espainiako Bankuak mezu zinikoa zabaldu du: Espainiako Estatuko gazteen –30 urtetik beherakoen– etorkizunaz kezkatuta omen dago, langabezia eta prekarietatea utzi baitiete ondare gisa.


2021eko apirilaren 29an - 14:59

Bankuak dio damututa dagoela, pandemiak okertu egin dituelako lehendik txarrak ziren baldintzak. Ondorioz, lana aurkitzeko, etxebizitza eskuratzeko eta familiengandik emantzipatzeko zailtasunak dituzte.

Zinikoa benetan. Gazteen etorkizunaz kexatzen den bitartean, bere eremua den bankuen sektorean gertatzen dena ezkutatzen duelako. Espainiako Estatuko bankuak, hamabi urtetan 100.000 lanpostu kendu eta milioi askoko irabaziak pilatu ditu, eta orain, milaka sukurtsal itxiz, saiatzen ari da beste bankuetan 18.000 lanpostu baino gehiago kentzen. Halaber, esaten ez duena da banku horiek diru-kutxa publikoetako milaka milioi eurorekin erreskatatu dituztela, 40.000 milioirekin zehazki.

Isilik dago, baita ere, bankuak armagintzarekin egiten ari diren negozioaren aurrean, akziodun nagusietakoak baitira. Datu ofizialen arabera, industria horrek 2020an munduko errekorra ondu zuen, nahiz eta pandemia betean egon: ia bi bilioi dolar xahutu ziren armetan, aurreko urtean baino %2,6 gehiago. Espainiako Estatuak 17.400 milioi gastatu zituen, eta aurtengo aurrekontuek 21.600 milioitik gorako gastu militarra aurreikusten dute. Frantziako Estatuko gastu militarra ere ez zen nolanahikoa izan iaz: 50.100 milioi euro.

Gazteen egoerarekin halako kezka badute, bankuek beren esku dituzten milaka etxebizitzetara sarbidea eman diezaiekete, hipotekak nabarmen murriztu, exekutiboen milioi askoko bonuak kendu, erreskatearen dirua itzuli eta beren  irabaziak enplegu duina sustatzera bideratu.

Zalantzarik gabe, egungo sistema kapitalista sostengatzen dutenen kexu zinikoak baino ez dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


2024-04-21 | Iñaki Barcena
Mecaner ez itxi!

Euskal autogintzaren industrian gertatzen ari den adibide esanguratsu batekin natorkizue. Duela urte erditik (2023-09-01), Mecaner Urdulizko (Uribe Kosta) autogintzako trokelgintza enpresako 148 langile euren lanpostuak galtzeko zorian daude. Enpresa bideragarria da eta... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Eguneraketa berriak daude