Palmako aireportuak suntsitu zuena

  • XX. mende hasieran Palma Mallorcakoan historiaurreko zeremonia gune ikusgarria zegoen: Son Oms. 1971n suntsitu zuten azken arrastoa.

(arg.: Mallorcako Museoa)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

XX. mende hasieran Palma Mallorcakoan historiaurreko zeremonia gune ikusgarria zegoen: Son Oms. 100 eraikin eta egitura inguru zituen: santutegi bat, hiru talayot, 25 metroko tumulu bat, nekropoli bat, labirinto bat… 1960ko hamarkadan dozena bat egitura besterik ez ziren geratzen eta 1971n suntsitu zuten azken arrastoa, 1963an monumentu nazional izendatu arren.

Mallorca turismo gune garrantzitsua bihurtzen ari zen eta aztarnategiaren eremuan Son Sant Joan aireportua eraikitzeari eman zioten lehentasuna.

Hondamendiaren 50. urteurrenean, UNEDeko Domingo C. Hernandez Jimenez historialariak gertatutakoa ekarri du gogora Artyhum aldizkarian argitaratutako artikulu batean.


Arkeologia kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
Pirinioetako erromatar galtzada
Mugarik gabeko iragana, arkeologiatik eraikitzen

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...