Angel Unzu elektriko eta errepikaezin

  • Aurkeztu beharko genuke Angel Unzu gitarrista? Unzu da euskal eszenan dagoen gitarra-jotzaile onenetako bat –onena dela zalantzarik gabe esateak kritika kulturalaren objektibizazio ariketa epistemiko bat ekarriko luke, eta onartzen dut nagi pixka bat ematen didatela zirkua diruditen eztabaidek–. Jazzean formatua eta folk munduan eskarmentuduna, birtuosoa eta originala da bere ibilbidea, 13 Solos, Duos edo Tiempos de búsqueda lan aipagarriekin eta ehunka euskal ekoizpen eta kolaboraziorekin.

Argazkia: Xalba Ramirez
Argazkia: Xalba Ramirez

2021eko apirilaren 12an

Lezoko areto xume batean aritu da laukotea. Ia beteta zegoen aretoa –erdi beteta, badakizue–. Jazz zaleak eta musika eskolako ikasleek eta ikasle ohiek osatutako publikoaren aurrean natural eta barregarri aritu dira: “Argiekin ez dut bereizten zenbat lagun zaudeten, 30 edo 3.000”. Tamalez ohituago baitaude 30 lagunen aurrean aritzera.

Angel Unzu
Noiz: martxoak 19
Non: Lezoko Gezala Auditorium

Unzuren izena darama proiektuak, baina alboan ditu Andrzej Olejniczak poloniarra saxo tenore, baritono eta sopranoan, Gonzalo Tejada baxuan eta Juan Manuel Urriza baterian, taldearen adina jaitsiz. Sortutako giroarekin lagun talde baten entseguan geundela zirudien une batzuetan, eta horrek bestelako ñabardurak utzi dizkigu, une ez hain borobilak barne, noski.

Baina dena ondo lotuta duten talde eta kontzertu perfektu eta aspergarrietatik urrun, hori da jazzak eskaintzeko duena: arriskatzea eta errepikatuko ez diren uneak oparitzea. Orain kanta zoragarriaz gain diskoko beste pieza eder batzuk ekarri zituzten: Lisboa, Carla y Steve, Geroa trilogia eta 11x8. Akaso ezberdinegiak euren artean koherentzia ona mantentzeko. Baina edozein kasutan imajinaziorako bide elektriko aproposa eskaintzen dutenak.

Gure herrian kultura “kontsumitzeko eta oparitzeko” (sic) obsesio hori ez balego, sona askoz ere handiagoa izango luke Orain diskoak, plataforma digitaletan ez dakit noiz, baina era fisikoan jada eskuragarri dagoena. Urteko euskal diskoetako bat zalantzarik gabe (apirila da eta ez dakit zenbatekin esan dudan jada hau), eta garaiko musikari garrantzitsuenetako bat ere bai. Show eta business-ik gabe, duintasuna apaltasunez defendatzen duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Eguneraketa berriak daude