Ibaiek isurtzen duten urari esker itsasoan urak handi dira. Kantauri isurialdea emari anitzen bidez elikatzen da; Deba, Oria, Bidasoa, Lea, Oka… Itsaso zabaleko ur gazia bezala irudikatu nahi izan dute euskara, eta, euskara den itsaso zabal eta anitza asetzen duten hiru erreka izango dira gaurko gure ur-emari nagusiak.
Hiruerreketa izenburupean euskararen arte-urak erakusketa antolatu du Gasteizko Oihaneder euskararen etxeak. Zaloa Ipiña, Alfredo Hernandez Zirika eta Bigara dira gure gaurko Urola, Artibai eta Errobi, eta haien bidez euskaraz egiten den eta euskararen inguruan hitz egiten duen arte garaikidea izango da hizpide.
Naturan jatorria duten artelanek Oihaneder etxeko horma zuriak letraz josi dituzte. Salgaien garraioan erabilitako paletekin sorturiko letrak dira Zirika artista gasteiztarraren tresnak. Hitz birziklatuak erabiltzen ditu artelanetan eta hizkien arteko jolasen bidez hausnarketa eta istorioak kontatzen ditu.
Egurrezko letren arteko hamarnaka jolas aurkezten dizkigu eta horretarako egurraren askotariko lanketak baliatzen ditu: zuloak, sokak, ebakiak… Euskara beste modu batean ikusteko, kontsumitzeko eta dastatzeko aukera ematen digu Zirikak, euskararekiko duen amodioa partekatuz eta kutsatuz.
Gasteiztarraren ondotik, Bigara bikotearen Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia dugu. Oraingoan hizkiak beltzak dira eta animalien ilustrazio koloretsu eta minimalisten bidez lagunduta doaz. Animalia bakoitzaren izenaren atzean beste hitz bat erakusten digu bikote gipuzkoarrak: orro zomorro mozorro, ele bele, airez azeria, eta abar.
Palindromo idatziekin batera anagramak, atsotitzak, kantak eta ilustrazioak ere badira. Testu, hitz eta letren bilgune honetan etxekotua izan nahi ez duten piztia batzuk topatuko ditugu, eta erakusketaren erdian ispilu borobil bat. Izan ere, palindromoak hori dira, ispiluaren bidez ikusi daitezkeen testu aldrebestuak.
Itsaso bezala irudikatzen dugun hizkuntzaren azkenengo ibaiak Zaloa Ipiña du izena. Bizkaitarraren Gorreri bisuala artelan bildumaren atzean, hizkuntza baten ezintasun, muga eta jazarpenen inguruko ikerketa sakona dago. Historian euskarak jasandako zapalkuntzak ekartzen ditu gogora Ipiñak, eta eskoletan zigorrerako erabiltzen ziren eraztun eta txanponei egindako argazkiak aurkituko ditugu bere zatian.
Mahai baten gainean borobilean jarrita, eskuz egindako mihi zurien bidez, 2000. urtetik aurrera hil diren munduko hizkuntzen izenak ageri dira. Haiekin jolastuz erakusketaren amaierara helduko gara, eta bertan sabaitik eskegitako mihi luze eta gorrien arteko jolasa topatuko dugu, eta hurbiltzen garen heinean, sorgin ahots batek kontatuko digu galegoz kondaira misteriotsu bat.
Eider Iturriagaren argazkiak:
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]
Bere sorkuntza grafikoa izugarria izan arren joan den mendeko azken hamarkadetan, baita bere eragina ere inguruko artista eta sortzaileengan, badirudi oraindik ere Juan Carlos Eguillor (Donostia, 1947- Madril, 2011) artistaren izena ezezaguna egiten zaigula. Horregatik, Bilboko... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]
Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]