8 milioi pertsona baino gehiago hil ziren 2018an erregai fosilek eragindako kutsaduraren ondorioz, aurreko ikerketek iradoki zutena baino nabarmen gehiago. Hala erakusi du Harvardeko Unibertsitateak Birminghamgo Unibertsitatearekin, Leicesterreko Unibertsitatearekin eta University College Londonekin elkarlanean egindako ikerketa berri batek. Environmental Research aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, hilkortasun-tasarik altuenak dituzte erregai fosilengatiko airearen kutsadura handienak dituzten eskualdeek: Ipar Amerikako ekialdea, Europa eta Asiako hego-ekialdea.
Harvardeko Unibertsitateak argitaratu berri duen azterketak izugarri handitzen ditu airearen kutsadurak eragindako hildakoen kopuruaren estimazioak. Orain arte gai honetan erreferentziatzat jo izan den aurreko "Global Burden of Disease" ikerlanak (munduko hilkortasun kausei buruzko azterketarik osoenak) kalkulatzen zuen 4,2 milioi heriotza gertatzen zirela munduan aireko kutsaduraren ondorioz, kontuan hartuta aireko partikula guztiak, baso-suteek eragindako hauts eta keak eta nekazaritzak eragindako erreketenak. Nola iritsi dira Harvardeko ikertzaileak kopuru hori bikoiztera?
Aurreko ikerketak oinarritzen ziren sateliteek Lurraren gainazaleko behaketetan, horietatik kalkulatzeko PM 2.5 partikulen urteko batez besteko kontzentrazio globalak. Arazoa da, antza, satelite bidezko behaketok ezin dituztela bereiztu alde batetik erregai fosilen emisioen partikulak eta bestetik baso-suteen keak edo beste iturri batzuek sortutakoenak. "Sateliteetatik jasotako datuekin ez dituzu ikusten puzzlearen piezak baino", esan du Harvardeko Loretta J. Mickleyk.
Kutsadurak bereizteko erronkari erantzunez, Harvardeko Unibertsitateko John A. Paulsonen Ingeniaritza eta Zientzia Aplikatuen Eskolako ikerlariek GEOS-Chem erabili dute, atmosferako kimikarentzako 3-D eredua. GEOS-Chem ereduarekin ikertzaileek munduaren lurrazala 50 km x 60 km neurriko lauki txikietan zatitu eta bakoitzaren kutsadura maila behatu ahal izan dute. Horrela jende gehien bizi den eremuetako kutsadura zehatzago aztertu dute, inguru jendetsuoi kutsadura kopuru orokorrago bat ezartzeko ordez.
Erregai fosilen erretzeak sortutako PM 2.5 partikulak kalkulatzeko, ikertzaileek GEOS-Chem ereduaren estimazioak erabili dituzte eta meteorologiari buruzko datuak ere bai. Behin aire zabalean erregai fosilen PM 2.5 kontzentrazioa kalkulatuta, ikerlariek jakin behar zuten kutsagaiok giza osasunean nola eragiten duten. Harvardeko TH Chan Osasun Publikoko Eskolak arriskuak ebaluatzeko eredu berri bat garatu du erregai fosilek isuritako partikulen kontzentrazio-mailak gizakien osasunean dauzkan eraginak kalkulatzeko.
Hortik iritsi dira tituluan aipatu kopuru deigarrira: mundu mailan 2018an zortzi milioi pertsona hil dituela erregai fosilen kutsadurak. "Gure ikerlanak sakontzen", esan dute Harvardeko unibertsitatetik, "gero eta handiagoa den ebidentzian, alegia, erregai fosilen erreketa kaltegarria dela gizadiaren osasunarentzako. Kontzientziarik baldin badugu, ezin dugu erregai fosilen mende jarraitu, dakigunean osasunarentzako hain kaltegarriak direla eta badaudenean alternatiba bideragarriak eta garbiagoak".
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.
Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]