Boom zu pa tutu, tu tu pa pa taka, bum tzu pa pa pa. Abesteko modu asko dago, estilo bakoitzak berea, ahots bakoitzak berea. Eta letrarik gabeko kontzertuetan zer esanik ez. Musika elektronikoan eta jazzean ohikoagoa da ahotsik gabe aritzea, eta norberak jarriko dio tonua. Reykjavik606-ekoek izugarrizko maila erakutsi dute Dabadaban emandako kontzertu bikoitzean.
Erritmoa. Baxua ari da ohikoa baino indartsuago. Bonboa non, apala hor. Erritmoa. Anbienteak gehitu dizkio sintetizagailuak. Dantzatu al dezake gogoak? Erritmoa. Isilik aretoa, aulkietan itsatsita. Zutitzea hain arriskutsua ote? Kontrola bermatu behar da, estetikagatik gutxienez. Erritmoa. Ezagutzen al duzu kanta? Ez, eta beti ez da behar. Eta sample hori? Disko zahar batean topatutako poeta afroamerikarra. Erritmoa, eta baxua ohikoa baino indartsuago.
Reykjavik606 ez dira Islandiakoak Donostiakoak baizik, eta urteak daramatzate elektronikaren eszenan erreferentzia lantzen. Kino Internacionalek eta Borja Piñeirok osatutako bikoteak luxuzko gonbidatuak izan zituen azken lanaren grabaketan: Endless Summer in Peckham (Forbidden Colours, 2019). Baterian Carlos Sagi (Kalakan edo KHAMI gisako proiektuetan aritua) eta baxuan Xabier Barrenetxea. Kolaboratzaileen artean, Ishmael Ensemble saxoan eta Tenderlonius-ek rework batekin. Pena, hauek ez zirela zuzenekora agertu.
Reykjavik606
Noiz: otsailak 6
NoN: Donostiako Dabadaban
Gil Scott-Heronen the revolution will not be televised kanta sampleatuz ireki dute aretoa, eta gertatuko zen guztia iragarrita geratu da hasiera-hasieratik. NU-jazz edo UK-jazz deituriko estiloaren ildotik dabiltza, azken lanetik aurrera. Sekula entzun ez duenarentzat, jazzaren hizkuntza jazzaren “ohiko” eremutik kanpo, elektronika, reggaea, duba, afrobeata, downtempoa eta abar eta abar. Ez dira pop-rockeko akorde progresioak erabiliko, baina ez dira jazzeko ohiko egiturak errepikatuko (solo txandakatuak eta abar).
Beren-beregi jazz ukitua eskainiko diote kontzertuari Sagik eta Barrenetxeak. Erritmoa ardatz hartuta inprobisatuz. Nola da posible horren suabe eta horren indartsu aritzea? Bidaia hipnotikoan laguntzen dute Kino Internacional eta Piñeiroren sintetizagailuek. Begizta natural igaro da sampleak, soloak eta mozketak eskainiz, eta gure buruan batez ere Kamaal Williams-en oihartzuna: “Jazza kalean ikasi dugu guk”.
Reykjavik606 bikotea bakarrik geratu den unean aldatu egin da sortutako aura zoragarria. Bolumena apaldu eta nota disonante batzuek beste eremu batera eraman dute saioa. Edonola ere azken kantarako itzuli da Sagi-Barrenetxea urrezko bikotea eta kontzertuari amaiera itzela eman diote. Delorean zarauztarren hasierako kantetara igaro naiz, bonboek abiadura igotzearekin batera. Eta Euskal Herriko beste talde instrumental batzuk entzuteko gogoz, Rukula eta Sofa etorri zaizkit. Eta modan ez dagoena dantzatzearen plazera sentitu dut berriz ere. Beno, sentituko nuke ez banego maskararekin aulkira horren itsatsita.
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.