Antoine Compagnon aipatu, berriki eman duen azken lezioa Collège de France prestigiotsuan, eta, jubilatu den honetan, aitortu beharra dut inspiragarri izan zaidala, ezagutza iturri, sarri asko mirail, egiazko maisu. Literaturaz dakidan gutxiaren parte handi bat hari zor diodala, alegia, han-hemenka harrapatu dizkiodan mintzaldiei, artikuluei, liburuei. Pentsa, apalategiak txukundu nituen batean El demonio de la literatura saiakeraren hiru ale zenbatzera iritsi nintzen. Eta eduki zehatz batzuez harago: hartu diot egonarria, munduan ibiltzeko modu bat, laburtuz, Perecen hura, bizitza nola erabili.

Beste maisu batek, Jordi Llovetek, badu liburu bat, hain zuzen Els mestres izenekoa, zeinean egiten dien omenaldia pertsona eta intelektual gisa osatzeko erabakigarri izan zaizkion bost maisuri: Miquel Batllori, José Manuel Blecua, Martí de Riquer, José María Valverde eta Antoni Comas. Bostak ere aski diferente, partekatzen dituzte hainbat ezaugarri: batere botere goserik gabeak, fede izugarria zioten hitz idatziari, eta batez ere lana, lana eta lana egiteko gaitasuna –ni sekula inoren maisu izango ez naizenaren proba definitiboa–. Eta, inportanteena, ematen duenez jende diskretua zen, umila, jende ona. Halako maisurik ez dago jada, dio Llovetek. Esango nuke ez dagoela Llovet bezalakorik ere –nik dagoeneko ez nituen ezagutu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, nahiz paraleloki Llovetek klaseak ematen zituen oraindik Bartzelonako Unibertsitatean–.

Eta hala ere gogoratzen ditut irakasle batzuk –nola ahaztu, adibidez, 3 bat jarri zidan hura–, gogoratzen dut denborarekin maisu-maistra bilakatu direnak; eta irakasle izan gabe, are batzuk sekula aurrez aurre izan gabe ere, paper hori, hitzaren zentzu zabalenean, bete dutenak. Ez dut uste lortu dutenik nitaz pertsona bertutetsu eta ilustratu bat egitea. Baina gauzak erakutsi dizkiote gauza horiek oraindik ez zekizkienari. Eta esango nuke halako zerbait dela irakastea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2021eko otsailaren 07a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude