Adorea eta grina sentitu

Dena taldeak
Dena taldeak "Ezer sentitzeko" diskoa argitaratu du autoekoizpenaren bidez. Argazkia: Klik klak.

Hori da sasoia! Bizitasuna eta adorea. Taldearen izenak berak dioen bezala, dena ematen dute kanta bakoitza jotzerakoan. Gogotsu aritzen dira, gozatu egiten dute, eta energia eta grina handia transmititzen dute.  

Ondarroako hiru gazte dira Dena taldeko kideak –Beñat Eizagirre (ahotsa eta gitarra), Xabat Ituarte (bateria eta ahotsa) eta Unai Aretxabaleta (baxua eta ahotsa)– eta haien lehen diskoa hasieratik amaierara arte segidan entzuteko modukoa da, zinez. Kantak ederrak dira eta ekoizpena ere bai, soinu indartsua, potoloa eta ozena gauzatu baitute, oso ona.

Rock, stoner rock, hardcore, post-hardcore, trap eta elektronika ukituak dituzten kantak entzun daitezke. Taldekideek jakin-min handia dutela nabari da, eta haiek aitortu dutenez, talde berriak bilatzea eta ezagutzea atsegin dute, sorpresak aurkitzea, gustuko dituzten musika estilo eta joeretako taldeen artean.   

Gehienbat erritmo azkarrak eta astunak jotzen dituzte, mozketekin eta geldiuneekin, baina lasaiagoak eta leunagoak diren pasarte batzuk ere entzun daitezke. Hori dena ederki uztartu dute. Doinuak gordinak dira, gogorrak eta basatiak gehienak, baina melodia politak ere egiten dituzte, gitarraren marrazkiekin ongi lagunduta.

Kanta guztiek euren artean zerikusia dute, lotura bat. Ezer ez sentitzea da gai nagusia, bakardadea, apatia eta ezjakintasuna, eta kritika gaur egungo gizarteari eta autokritika ere egiten dute. Zenbait kantarekin bideoklipak egin dituzte, doinuak eta mezuak, entzuteaz gain, ikusi ahal izateko, estetika jakin bat helarazteko.

Taldea 2017an sortu zen eta hiru urteotako lanaren emaitza da haien lehen diskoa, ederra. Internet bidez lortu dute proiektua finantzatzeko dirua biltzea, crowdfunding-a eginez, eta helburua lortu dute: estudio batean sartu, esperientzia bizi eta lan on bat egin, grinaz, betiere. Mutrikuko AME estudioan jardun dute, Axular Arizmendirekin, eta grabazio saioetan bi lagun aritu dira kolaboratzaile moduan, ahotsarekin: Ruben Barnedo eta Paule Bilbao.

Orain, diskoarekin, ahalik eta jendaurreko emanaldi gehien egin nahi dituzte. Haien saioak ikusteko, entzuteko eta sentitzeko modukoak izango dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude