Izan ginena lurpetik atera

La excavadora taldeak izen bereko diskoa kaleratu du Mauka Musikagintzarekin.
La excavadora taldeak izen bereko diskoa kaleratu du Mauka Musikagintzarekin.

Azken garai luzean bizitza tristea tokatu zaigu, edonor amorratzeko modukoa; hainbeste, ezen irudikatu nahi ez genuen europar kutsuko etorkizun antisozial, etxetik-lanera-lanetik-etxera, lagun, garito eta rock-and-rollik gabekoa bertan baitaukagu. Eta ez dakigu buelta noiz eman ahal izango diogun. Bada, halako testuinguruan, eskarmentu dezente eta izen onik ez duten Arabako bost musikarik izan ginena lurpetik berriro ateratzeko asmoz hondeamakina martxan jarri dute eta bazterrak nahasteko asmo sutsua daukate. Izan ere, ez daukate ezer galtzeko!

Gatillazo eta La Polla taldeetan luzaroan aritutako Txiki kantak idazten hasi zen eta Gatillazo, Rockaina eta Salvate Si Puedes-eko partaide eta lagun Angelillo idazteari batu zitzaion gero. Handik gutxira heldu ziren Buton (Gatillazo, Al Karajo), Mikel (Childrain, Vicepresidentes) eta Pela (Obligas, Sumision City Blues, Marky Ramone…), bakoitza bere etxekoa, baina egoeraz nazkatuta beren alea jarri eta emaitza aberasteko gogoz.

Txikiren kantek Arabako lautadako punk-rock etiketadun oinarria dute –ezin du hori ezkutatu–, baina kantei ñabardura askoz gehiago batzen zaizkie, tartean hard-rocka eta rock urbanoa, kaletarra deitzen zaiona. Boskoteak lortu du soinu borobila.

Hala, Arabako lautadako eta 1977ko punkaren riff itsaskorrak batez ere Mala música eta Ceniza piezatan agertu arren, badira bestelakoak ere: hauspotu eta punk-rock oldarkorragoa egiten dute Kimika, La fábrica de gas eta Animales-en gisako kantetan. Ukitu kaletarra nagusitzen da gainontzeko kantetan. Hitzetan erabat gordinak dira Futuro eta Viejas mentiras de viernes, Perder el vicio-k 80ko hamarkadako arrasto handia dauka, Contra el suelo balada bat da, La reina de la fiesta se hace esperar su garrak dituen hard-rockean biderkatzen da, La excavadorak keinu berezia egiten die rock-and-roll garitoetan batzen ziren langileei, eta azkenik, Tiempos diferentes hainbat belaunaldi batzen dituen hit-a da.
Diskoa urtarrilaren bukaeran izango da eskuragarri.

 


ASTEKARIA
2020ko abenduaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude