Zenbakiek eutsitako kupula

  • Zalla (Bizkaia), XVI. mendea. La Mellako sakonunean Terreros leinua zen nagusi; familia horrek kontrolatzen zituen bertako dorretxea, burdinola, errota eta zubia, Urrutia familia nagusitasun hori lehiatzera iritsi zen arte.

Paduako San Antonio baseliza (La Mella, Zalla) kanpotik, eta kupula, barrutik (behean).

Enkarterrietako gune hori puntu estrategikoa zen, Kadaguako errege galtzada bertatik pasatzen zelako, Donejakue bidea ere bai, eta zubia igarotzeko ordainsariak diru-sarrera erakargarria ziren inguruko leinu nagusientzat. Horregatik, urrutiatarrek jauregi bat, beren burdinola, beste hiru errota eta beste zubi bat eraiki zituzten eta, pixkanaka, oreka haien alde hautsi zuten.
XVII. mendean Antonio Urrutia Salazar Jeronima Atxuriaga Murgarekin ezkondu zen. Alaba bakarra izaki, Juan Martinez Atxuriaga aita hil zenean ondasun ugari eta enkargu bat jaso zituen: aitaren eta gainerako senideen omenez kapera bat eraikitzea. Hala, Paduako San Antonio baseliza eraiki zuten, barruan hildakoaren eskultura zuela.

Azken urteetan, Zallako Udala La Mellako baseliza eta jauregiari garai hartan zuen distira berriro emateko lanean ari da, besteak beste, Ikusmira Ondarea enpresaren laguntzaz. Berreskuratze lanak duela urtebete inguru hasi ziren eta hiru urtez luzatuko direla aurreikusi dute. Baseliza egoera tamalgarrian zegoen, abandonatuta, landareek urak eta animaliek hartuta, eta hainbat habe kolapsatuta zeuden. Kupularen egoera bereziki kritikoa zen eta hura sendotzea izan zen lehenengo lana. Baselizaren kupula kanpotik ikusten ez den arren, barruan ahalegin hori egitea garrantzitsua zen garai hartan, kupula zeruaren irudikapena baitzen. Eta are garrantzitsuagoa zen eraikinaren egiturari dagokionez, kupulak banatzen baitzuen estalkiaren pisua.

Joan den urriaren 24an bisitaldi berezia antolatu zuten La Mellako baselizan, Europako Ondarearen Jardunaldiak aitzakia hartuta. Jardunaldion helburua ondarea eta hezkuntza batzea da eta La Mellako kupulak horretarako aukera egokia eskaintzen du, ez soilik ikuspegi historikotik, hainbat arlo kontuan hartuta baizik: matematika, fisika, kimika, geometria, materialen erresistentzia, mekanika… Alegia, iraganaz ikasteaz gain, zenbakiez ere ikasten laguntzen duela kupulak, 64 tonako estalkiari eusteko zenbaki asko behar baitira.

Urriko bisita hartan, Jose Luis Ruiz ingeniariak Pitagorasen aipu bat erabili zuen zenbakien garrantzia nabarmentzeko: “Landu ezazue etengabe zenbakien zientzia, gure krimenak kalkulu akatsak besterik ez baitira”. XVII. mendean baseliza eraiki zutenean, ez zuten krimenik egin, denborak eta kanpoko eragileek eragin dute egitura arriskuan jartzea eta, orain, duela lau mendeko zenbaki horiek berak erabiltzen ari dira kupulari eusteko eta, hala, ondarea berreskuratzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ondare arkitektonikoa
Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


2023-12-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Baserriak

Berriki Donostiako Arkitektura Eskolan agerkunde arkitektoniko bat izan dugu. Tesi doktoral baten markoan eta Ibon Telleria arkitektoaren eskutik, euskal baserriaren inguruko ezagutzaren aldaera bat azaldu da. Ekarpenak dio, lagar ereduaren baserrien hasierako eraikuntza 1450... [+]


2023-05-07 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondarribiko baserria

Baserri ingurunea dramen gertakari izan da berrietan, eskopeta eta hondeatzailea bitartekari. Notizietako baten arabera, Moskenea zuen izena, eta akabatua izan da. Bere haragia harri eta egurrezkoa bazen ere, bere desagerpenak inpaktua sortu eta tristura ekarri du. Hondarribiko... [+]


Serorak
Herri ondarearen zaindariak, elizako agintarien jomugan

Herrietako elizen zaintzaz arduratzen ziren emakumeak ziren serorak eta Euskal Herri osoan ezagunak izan ziren, Erdi Arotik XX. mendera arte. Baina bete zuten funtzioa ez zen berdina izan lurralde guztietan, ezta garai guztietan ere. Emakume haiek publikoki nabarmentzen ziren... [+]


400 urteko baserria bota dute Hondarribian, txalet bat egiteko

Hondarribiko Zimizarga auzoan zegoen Moxkanea izeneko baserria bota dute egunotan hondeamakinek. Baserriaren lehen aipamenak  1663. urtekoak dira eta garai hartan Bidasoa bailaran eta Lapurdin hedatu zen tipologia arkitektonikoa mantentzen zuen. Udalak gertatutakoa... [+]


Eguneraketa berriak daude