Erabilera, norberarengandik hasita

Urteak dira behin eta berriro entzuten dudala ezagutza ez dela aski eta erabilerarako jauzia eman behar dutela gure gazteek. Ados. Egia da gaurko gazte gehienek euren egunerokoan erdarara jotzen dutela gero eta maizago, baita orain gutxi arte euskararen gotorlekutzat hartu izan diren eremuetan ere. Zioak, asko eta askotarikoak. Alde batetik, argi dago gazteek eurek sortu behar dutela erabili beharreko mintzaira, inondik inora goitik inposaturikoa ezin dena izan. Bestetik, mendetako egoera diglosikoa dugu, globalizazioak hamaika aldiz biderkatua.

Umeen erreferente nagusiak beti izan dira –eta badira– gurasoak eta, eskolaratze-unetik aurrera, maisu-andereñoak. Telebista ere bada nolabaiteko erreferentea, ETBk rol garrantzitsua jokatu duelarik euskarazko marrazki bizidunak eskainiz. Egun, ordea, ehunka

"Argi dago gazteek eurek sortu behar dutela erabili beharreko mintzaira, inondik inora goitik inposaturikoa ezin dena izan"

telebista daude, eta euskaraz bakarra eta kaskarra, zeinak, gainera, gero eta haurrentzako saio gutxiago ekoizten dituen. Euskara, hortaz, erabat urtuta gelditzen da erdal itsasoan, kalean bezala baita telebistan ere.

Gaztaroan, gurasoek eta eskolak erreferente izateari uzten diote, eta kanpoan bilatzen dira ereduak: kirolariak, artistak… Ez ahazteko moduko beste kontu bat da gazteak mugatu ohi direla besteek bezala jokatzera, oso taldekoiak baitira. Egoera horretan, oso zaila da portaera-aldaketak kanpotik eragitea. Nik ere ez dakit nola lor litekeen, baina badakit nola seguru ezetz.

Ziur aski, dituzten kanpoko erreferente horietako batzuk, gutxi asko, euskaldunak izango dira, futbolariak edo musikariak kasu. Bada, oso eragin positiboa litzateke normalean eurek medioetan euskara erabiltzea. Borondate-falta nabaria da sarri. ETBk ez du laguntzen, erdaraz ere egitera behartzen baikaitu euskaldunok.

Behin, salatu nuen hemen euskal politikari gehienen utzikeria: ia dena erdaraz idatzi, eta gero beste norbaitek euskaratu. Esan bezala, zorigaitzez, utzikeria bera agerikoa da esparru guztietako profesionalengan ere. Esaterako, zinemetan bi euskarazko film egon berri dira ikusgai. Bada, batean, kredituak erdara hutsez. Ulertezina. Onartezina. Bietan, pertsonaiek euskaraz hitz egiten dutenean, erdarazko azpitituluak; baina ez alderantziz. Hegoaldean, euskaldun gehien-gehienok gaztelania ere ulertzen dugu, Iparraldean frantsesa bezala; ezin uka, berriz, mezu erabat etsigarria igortzen dutela.

Erabilera, bai: norberarengandik hasita.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


2025-05-28 | Bea Salaberri
Liburuak Et’abar

Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]


Teknologia
Sabotaje algoritmikoa

Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]


2025-05-28 | June Fernández
Meloi saltzailea
Ezin dut gaia aldatu

Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.

Egunak daramatzat gai... [+]


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Mercadona konspirazioa

Ez naiz oso konspirazio zalea. Eta are gutxiago naiz konspirazio zaleen zalea. Baina badago bat, hasieran sinesgogor harrapatu baninduen ere, luze gabe konbentzitu egingo nauena azkenean. Ikusiko zenuten zuen sare sozial gogokoenean bueltaka: Mercadona... [+]


Etxea

Etxea euskal ohitura zaharretan hildakoen eta bizirik zeudenen espazioa zen. Hilda jaiotzen ziren umeak edo bataiatu aurretik hildakoak kanpoko horma baten ondoan lurperatzen ziren, teilatuaren babesean. Abizenak ere etxe bati lotuta zeuden, etxeak ematen zion izena bertan bizi... [+]


Non molestatuko dut?

Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]


2025-05-28 | Mikel Zurbano
Baliabide publikoen kontrola

Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-21 | Iñaki Murua
Aldia itzalaz erditu zenekoa

Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]


2025-05-21 | Tere Maldonado
Pedagogismoa

Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]


Nazioaren pendulua, han eta hemen

Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude