Beste Guernica sutan

  • San Vicente barrutia (Argentina), 1934ko maiatzaren 18a. Mathilde Díaz Vélez lurjabeak Buenos Airesetik 40 kilometro ingurura zeuden bere lursailetan Guernica izeneko herria fundatzeko eskaera helarazi zion Buenos Aires probintziako Obra Publikoetako ministroari, baita baimena lortu ere.

Urriaren 29an indarrez hustu eta suntsitu zituen poliziak Guernicako sail okupatuak.
Urriaren 29an indarrez hustu eta suntsitu zituen poliziak Guernicako sail okupatuak (arg: Radio Rivadavia)

Euskal jatorrikoa izaki, Díaz Vélezek hauxe adierazi zuen eskaera horren amaieran: “Azkenik, Guernica proposatzen dut herri berriaren izentzat, Euskal Herriko askatasunarentzat hain esanguratsua den izen horren oroimena herrialde honetan betikotzeko asmoz, eta nire familiaren nahiz Argentinan arrasto iraunkorra utzi duten beste hainbaten arbasoen aberria omendu nahian”.
Hiru urte geroago jatorrizko Gernikan gertatutakoak izen horren oroimena Argentinan eta handik kanpo betikotzen lagundu zuen, zoritxarrez, baina Mathilde Díaz Vélezek bere ahaleginean jarraitu zuen. Guernica berriaren tren geltokiari López Camelo izena jarri zioten, baina 1940an fundatzaileak izena aldatzeko izapideak abiatu zituen. 1948ko martxoan lortu zuen geltokiak ere Guernica izena izatea.

Lur horiek Mathilde Díaz Vélezen familiarenak izan ziren 1859ean enkantean erosi zituztenetik. Aurrez beste hainbat jabe pribatu izan zituzten. Eta, hori baino lehen, 1618tik aurrera, frantziskotarrek kerandien komunitate bat ezarri zuten bertan. Beraz, jatorrian, lur horietan kerandiak bizi ziren, baina frantziskotarrak iritsi zirenean, 250 besterik ez ziren geratzen inguru haietan. Beste hainbat indigena komunitaterekin gertatu bezala, mestizaiak, Europatik eramandako gaixotasunek eta europar kolonizatzaileekin izandako gatazkek jarri zituzten kerandiak galbidean. Zehazki, 1586an Rodrigo Ortiz de Zaratek zuzendutako eraso militarrak eman zion kerandien populazioari kolperik latzena; Guernicako fundatzailea bezala, Ortiz de Zarate ere euskal jatorrikoa zen, Valladoliden jaio arren, gurasoak bizkaitarrak baitzituen.

Guernicak 80.000 biztanletik gora ditu gaur egun, eta azken aldian komunikabideetan azaldu da. Covid-19ak eragindako krisialdiaren ondorioz, joan den uztailean hainbat familia Guernicako lursailak okupatzen hasi ziren, lurrak lantzeko eta bertan bizitzeko. Ofizialki, gutxienez 1.080 familia bildu ziren bertan. Baina urriaren amaieran 4.000 poliziek etxolak suntsitu eta familia guztiak indarrez bota zituzten.


ASTEKARIA
2020ko azaroaren 15a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


Eguneraketa berriak daude