Haurtzaroaz gauza batzuk gogoratzen ditut –asko-asko ere ez, egia esan, eta damu izan naiz batzuetan; beste batzuetan ez, eta pentsatu dut haurtzaroa asmatzeko aukera neukakeela hartara–. Baina gogoratzen dudan gauzen artean dago bat: etengabe elkar iraintzen genuela, irainak ahotik ahora ibiltzen zirela, normalizatuta zegoela irainen bidez hitz egitea –eta, bide batez, ze jarrera matxitoa–. Ez ditugu hemen berrituko haur garaiko loreak, belarrientzako poesia zirenak. Baina denborarekin konturatu naiz bazegoela bat bereziki iraingarria zena, irain mingarrien zerrendan lehen postuetan zegoena: “Espainol”. Ezen, baiki, “espainol” izenlaguna irain gisa erabiltzen genuen, eta ez zen suabeena: “Calla, español”, “déjame en paz, español” edo “vete a tu casa, español”, lasai asko esaten genituen, noski espainol ederrean.

Nik, aldiz, urkulluz eta satisfazioz esan dezaket euskara, gaztelania, katalana eta galegoa ezagutzen ditudala, are bizitza proiektu gisa ulertzen dudala lau hizkuntza horiek jakin, kultibatu, erabiltzea, eta beraz espainol erabatekoa naizela. Gabriel Arestik Tomas Meaberi eskainitako poemari kasu egiten badiogu, behintzat: “Cierra los ojos muy suave,/ Meabe,/ pestaña contra pestaña./ Sólo es español quien sabe,/ Meabe,/ las cuatro lenguas de España”. Gaur egun espainol deituko balidate, beraz, eta haurtzaroan ez bezala, segur aski, ez nuke ezer berezirik sentituko. Vasco modu iraingarri batean deituko balidate bezala, bide batez. Bost axola. Ez didate halako gaiek loa galarazten. Gainera, barre egingo duzue –barre egiteko esango baitut–, baina bokazioz europeista naiz.

Zentzu horretan, Portoko alkateak berriki Espainia eta Portugal batzearen ideia jarri du berriz mahai gainean, ideia bikaina, inondik inora. Bien bitartean, iruditzen zait itsusia dela elkar iraintzen ibiltzea, are helduaroa erdietsi duen gizartetzat badugu geure burua.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude