Zer guapa zauden” esaten dizute elkarrizketa hasterako. Berotasun gorri batek hartzen dizkizu masailak eta eten txiki batek ematen dio bide jarraian datorren galdera erretorikoari: “Argaldu egin zara, ezta?”. Buruarekin baietz zuk.
Kalean norbaitekin gurutzatzean, lan-bileretan, jendaurreko emanaldien ostean... Aspaldiko lagunen, azkenaldiko ezagunen, gertu-gertukoenen nahiz urrutikoagoen ahotik belarriratu zaizkizu bi esaldiok azkenaldian, lausengu lurrin nabarmenez. Dagoeneko ez zaizu hain nekeza lerro artean adierazi nahi dizuten hori irakurtzea.
Lehenago ez zizun inork “lodiago” zeundenik esaten. Orain, aldiz, bi begi handi sumatzen dituzu musukoaren atzetik zu zoriondu nahian. Zorionak, begi horien arabera behintzat, beti nahi izan duzuna lortu duzulako azkenean. Zorionak, orain
"Inork ez daki benetan zure bizitzako unerik zailena pasatzen ari zarelako argaldu ote zaren. Inori ez zaio axola. Zorionak, 'zer guapa zauden'"
pixka bat gertuago zaudelako edertasun kanon inposatu bezain iritsezinetatik. Zorionak, balizko sakrifizioak merezi izan duelako.
“Dieta zorrotzen bat jarraituko zuen ziur”. “Ahoa itxiko zuen derrigor”... Inork ez daki benetan zure bizitzako unerik zailena pasatzen ari zarelako argaldu ote zaren, azken hilabeteetan baskularekiko eta, ondorioz, janariarekiko harremana zaildu zaizulako edo urdailean sortu zaizun ultzerak gosea lapurtzen dizulako. Inori ez zaio axola. Zorionak, “zer guapa zauden”.
Eta zer diren gauzak. Barruraino erori zara aspalditik lokalizatuta zenuen tranpa horretan. Eta zer diren gauzak. Bertan harrapatuta zaude orain. Sekula baino denbora gehiago igaro duzu segundo gutxi barru aho-sabaian urtuko zaizun txokolate-ontza beltzari begira.
Zuk ere noizbait norbaiti esandakoak datozkizu orain bumeranaren moduan bueltan eta, entzutearen entzuteaz, zu ere hobeto sentitzen hasia zara zeure gorputzean. Garai bateko argazkiei beha, haragitsuago sumatzen dituzu zure masail-hezurrak, aldakak, besatzeak, ipurdia... Jada ez duzu noizbait argaltzen zinenerako gordetako arropa armairuaren hondoan pilatu eta bigarren eskuko dendaren batera eraman beharrik izango. Orain primeran geratzen zaizkizu ahizpa argalagoak maileguan emandako galtza bakero estuak. Lehen gustatu arren jartzera ausartzen ez zinen jantzi batzuk gustura daramatzazu soinean orain. Oraingoz.
Behin argaltzen hasita, argalxeago egon nahi izateko arriskua daukazu orain. Argalago. Eta argalago. Eta argalago. Beti argalago.
Eta orduan, akaso, argalegi zaudela esango dizu kutxazainerako ilaran topatuko duzun norbaitek.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu