Herrien despopulatzea zoritxarreko errealitatea da Nafarroan; abiadura handian husten doa landa eremua. Kati Leatxek (Longida, 1966) kulturaren ikuspegitik begiratu dio fenomenoari, sinisten baitu kulturak lagundu dezakeela hustutzea moteltzen. Herrietan ongi bizitzea bada helburu, kulturak horretan zer esana duela uste du, eta irudimenez eta ausardiaz jokatzeko unea dela dio. Nabarralde Fundazioaren Herrigabetuak jardunaldietan aurkeztu berri du bere ikuspegia, Iruñean.
Biztanleez gain, zer galtzen dute herriek despopulatzean?
Dena. Zer galduko luke itsasoak ura galduko balu? Lehenbizi olatuak, gero arrainak, koralak, gatza... Ez gara ohartzen galtzen ari garenaz, eta egun batean ez dago itsasorik. Ez dira bakarrik harriak, elizak, hizkuntzak, ohiturak... Bizitza ari gara galtzen, lurrarekin dugun kontaktua, lurra bera delako bizitza ematen diguna. Dena homogeneizatzeko bidean alde batera uzten ditugun gauza horiek guztiak dira bizitza.
Kulturak balio du despopulazioari aurre egiteko?
Kulturak paper eraldatzailea du. Ez gaitu salbatuko, baina denok behar dugu bizitzeko. Herriek beraiek erabaki behar dituzte aplikatu beharreko politikak, herriak izan behar dira protagonista. Gure burua berrasmatzea dagokigu, sortzaileak izatea. Kultur programak toki guztietara eraman behar dira, ezin dira populazioaren araberako edota udal bakoitzak duen diruaren araberako erabakiak hartu. Bost pertsonako herri bat zaindu beharreko altxorra da, hiriburu bateko 10.000 biztanleko auzo bat bezainbeste.
Herrikoa izateak oso estigma ezkorra izan du azken hamarkadetan. Bizitzan zerbait izateko, hirira joan behar zen. Horrek min handia eman digu. Sinetsi behar dugu hori ez dela horrela, eta proaktibo izatea dagokigula, gure balioa defendatzeko. Autoestimua indartzeak lagunduko du egoerari bira ematen.
Eta kulturak hobetu dezake autoestimu hori.
Nola lagundu dezake kulturak herrian ongi bizitzen? Batetik, zerbitzuak behar dira –liburutegia, kultur etxea, antzokia–, eta bestetik, parte hartzeko aukera eman behar zaie herritarrei. Herrietan baditugu abesbatzak, kontzertuak... baina badirudi kulturarekin lotutako gauza garrantzitsuak hirian geratzen direla. Kulturak lagundu dezake herrian pozago bizitzen. Eta lagundu beharko luke herrian bizi denari ikustarazten ez duela ezer galtzen, eta ez dagoela arrazoirik handik ateratzeko.
Bada masa kritiko edo azpiegitura nahikorik horretarako?
Kontua ez da herri guztietan kultur etxe fisikoa izatea, baizik eta kultur etxearen ekimena zabaltzea. Eskualdekako zerbitzuak antolatu behar dira. Toki guztietan ezin da liburutegirik izan, baina liburutegiaren eragina zabaldu daiteke. Aurizberriko liburuzaina, adibidez, atez ate joaten da liburuak eramaten. Irudimena behar da. Baliabideak ere bai, noski, baina horretarako daude administrazioa eta erakunde pribatuak. Elkarren arteko bidea jorratu behar da.
Zer motatako esperientziak daude martxan arlo horretan?
Herrietan jende asko ari da lanean kulturaren eta ondarearen alde. Nik esperientzia xumeak ditut gustuko. Oso polita eta interesgarria da Abaurregainako hilarrien museoarena. Nafarroako Gobernuak badu Landarte programa ere, jendeak oso ongi hartu duena, edota “Oinak hodeietan” egitasmoa. Badago Antartika Kultur Container ere, lanean ari dena bai Pirinioan, Eutsi Pirinioa elkartearekin, eta bai Larragan, Gardatxo elkartearekin. Zerbait mugitzen ari da, sormen handiko proiektuak dira.
Kultur turismoarena bada bide bat, baina turismoa, askotan, aukera bezainbeste izaten da arrisku ere.
Nik neuk, turismoa egiten dudanean, lurralde ezberdinak ezagutu nahi izaten ditut, herri txikiak, paisaia, natura. Baina badakit herri batzuetan kexu direla, turistek, askotan, ez dugulako errespeturik, dena desegiten dugulako, eta hori ez delako naturaz gozatzea, baizik eta kontsumitzea. Denean bezala, oreka bilatu beharko litzateke. Zer baliabide dauzkagu herrietan bizitzen laguntzeko, eta aldi berean, nola egingo dugu horrek bertakoa ez zapaltzeko. Oreka hori herrietako jendeak erabaki beharko luke. Baina alderdi bakar batek ezin du dena salbatu. Egitasmo politak daude, eta nik diseinatzen ditut, eta saldu. Baina kontu handiz ibiltzen naiz inor salbatuko dutela esaterakoan.
Zer baliabide dauzkate herriek kultura egiteko?
Bidankozen bada esperientzia polit bat, Pirineos la Nuit izenekoa. Han zeruaren garbitasuna frogatzen duen izendapena lortu zuten, izarrak behatzeko. Pentsa zer gauza erraza: zer argi kutsadura eskasa dugun gure herrietan, eta nola egin daitekeen hortik baliabide bat. Beran, Tramontana egitasmoan, inguruan ditugun soinuak bildu zituzten. Beti esaten dugu herrietan ez dugula deus, baina kontua da ausartak izatea, eta askotan ez gara. Baliabideak baditugu, irudimena da landu behar duguna.
Emakumearen papera gakotzat duzu.
Gauza jakina da ondarearen transmisioa emakumeak egin duela. Gaur egun ere, emakumeek lideratu dute landa turismorako bidea. Haiek dira, orokorrean, landetxeak kalitatez kudeatu eta bisitariak hartzen dituztenak. Kultur eremuan ere badira esperientzia politak; adibidez, Maddi Barber zinemagilearena, Itoizko urtegiak hondoratutako herrien suntsipena irudiekin eta poesiarekin landu dituena. Edota Marga Gutierrezek zuzendutako Ekilibrio egitasmoa, besteak beste. Emakume askorekin elkartu izan naiz halako egitasmoetan: alkateak, kultur kudeatzaileak, irakasleak, gizarte zerbitzuetako langileak... Kulturan emakumeak egiten duen hori ikusarazi behar da.
Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]
Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025
------------------------------------------------------------
Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Idatzi duen eleberriko pertsonaia mirestera heldu da Juan Luis Larraza Lakuntza (Etxarri Aranatz, 1950), eta, beharbada, mitifikatu ere egin du. Han eta hemen, eta, oroz gain, Nafarroako Artxibategiko agirietan Luis L(e)izarraga kapitainari buruzko datu bakanak bildu, Pello... [+]
Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Euskal Aktoreen Batasunak emandako saria aktore irundarrak jasoko du aurten, Euskal Zinemaren Galan egingo den ekitaldian, irailaren 23an.
Beste urte batez, ARGIA komunikabidea bertatik bertara ibiliko da munduko zine jaialdirik ezagunenetakoan, Donostiako Zinemaldian, ostiral honetan hasi eta hurrengo larunbatera arte. Fokuen azpian ibiliko diren filmei ez ezik, apalago igaroko direnei begira ere ipiniko gara, eta... [+]
RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]
Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]
Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.
KAK! taldea... [+]
Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025
Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]
Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]
"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]