Colón

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Urriaren 12an hispaniarrek jai dute. Baina herritar gero eta gehiagok besta-egun horren funtsa salatzen du, Ameriken “deskubritzea” baino, bostehun urte iraun duen lurralde ultramarinoen ustiaketa basatia baizik ez zela izan ondorioztatuz. Salatzaileen lehen lerroan, bistan dena, Mexiko, Peru edo Kolonbiako autoktonoak, hots gure haurride nahuatl, azteka eta mayak, besteak beste. Las Casasen eta Colónen berunezko tailuak kentzea xede dute, 1989tik hara Europa ekialdeko lurraldeetan Lenin eta Stalinenak idoki ziren bezala. Damurik gabe...

"Euskaldunok ere badugu burua makurtzekoa: Colón eta ondoko konkistatzaileekin ausarki ibili ginen"

Irakurri dut nonbait, Mexiko hirian, urriaren 12aren bezperan, udalak Colónen estatua atera duela, arraberritzeko asmoz. Baina bertako andere auzapezak adierazi du, agian etorkizunean, ez dutela bere lekuan berriz ezarriko...  eta AMLO presidenteak bere aldetik, Vatikanoari eta Espainiari galdatzen die, amerikar kontinenteko arimarik ez omen zuten indigena guztiei barkamena eskatzea.

Euskaldunok ere badugu burua makurtzekoa: Colón eta ondoko konkistatzaileekin ausarki ibili ginen eta Ameriken urrearen hatzak ageri dira gure etxe eta hiri-erdi askoren fatxadetan.

Atx Etxebeste jauna!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Kolonialismoa Historia
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.