Amildegi ertza zirikatu nahian

  • Hala Bedi Irratiko mikroen heroiek, Herr Mundinak eta Maese Cthulhuk, Desde el abismo: The Disappointing Exposition erakusketa aurkeztu dute Gasteizko Zuloa Irudia liburu denda ezagunean. Mundinaren ilustrazio psikotronikoak eta Cthulhuren collage lotsagabekoak biltzen ditu esposizioak, mundu berri eta hobeari atea irmotasunez irekitzeko.

Izen bereko irratsaioko uhinetatik Zuloako sotora egin dute salto bi artista grafikoek. Horma zuriak tentakuluz eta kolore beltzez marraztu dituzte, baina haien umoreak bizia ematen dio kutsu underground-a gainetik kendu ezin duen irudi bilduma honi. Bi ildo nagusitzen dira areto txikian: Mundinaren iruditedian gizakiak ageri dira, edo behintzat gizakiari gerturatzen zaizkion izaki bizidunak eta, Maeseren kasuan aldiz, hitza da ardatza eta ingelesa nagusitzen da haren slogan zirikatzaileetan. Pertsonaia eta logotipo famatuei ironia ukitua ematea da haren berezitasuna.

desde el abismo erakusketa
Gasteizko zuloa Irudia Liburu-dendan
Irailaren 18tik
urriaren 24ra arte

Barre algara oinarri, kritikotasuna lantzea da erakusketaren xede nagusia, eta horretarako hainbat gai erabiltzen dituzte: COVID-19a, VOXeko Abascalen ezjakintasuna, Iturgaitzen euskara maila, Espainiako erregearen bizi estilo ulertezina, Pablo Iglesiasen komunismoa, eta abar. Maeseren lan esparrua kritikoa, intelektuala eta burlatia da, sekula pentsatuko ez zenituzkeen ideiak ageri dira haren koadroetan, hala nola, Espainiako erregearen argazki batekin egindako disko azala. Hor erregeak proposatutako disko baterako abestien izenak aurki ditzakegu, adibidez: Goodbye my brother, Franco`s love eta  Elephants & Prostitutes.

Cthuluren collageekin batera, logotipo eta esaldi motz, baina esanguratsuek apaintzen dituzte Korreria kaleko liburu dendako ganbarako hormak. “Normalaz” azpiko errealitate berri honen irakurketa ezberdin eta kitzikatzaileak ageri dira haien irudi eta marrazkietan eta egunerokotasunaren zentzugabekerien inguruan barre egiteko aukera paregabea ematen dute.

Atzo amildegi ertzaren bazterrean geunden, eta gaur jada amildegia den zulo beltzean barneratuta gaude. Bikote misteriotsu bezain xelebre honen proposamena ez da txarra pentsaezina zen egoera berri honi aurre egiteko. Umore beltzaren bidez gizatasunaren burugabekeriaz barre egiteko tartea eskaintzen dute. Gizakion existentzia patetikoa eramangarriagoa egiteko proposamena. Bai, patetikoak baikara.


ASTEKARIA
2020ko urriaren 18a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sorkuntza
2023-12-12 | Jon Torner Zabala
Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien azoka, 16an eta 17an Biziolan

Dinagu kolektiboak Biziola kooperatibarekin elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien Gabonetako azoka egingo da abenduaren 16an eta 17an Lazkaon. Larunbatean 31 sortzaile bilduko dira, eta igandean beste 30 desberdin.


2023-09-28 | ARGIA
Emakume sortzaileen topaketak iraganen dira urriko lau asteburuetan Garaionen

Emakume Sortzaileak Plazara topaketen bigarren edizioa dute aurtengoa. Antzerkia, musika, olerkia ala beste, 25 artisten ezagutzeko aukera izango da Ozaetako Garaion sorgingunean.


2023-08-01 | ARGIA
Sormen bekak eta egonaldiak eskainiko ditu aurrenekoz Aiaraldeko Kultur Faktoriak

Diziplina ugaritako lau proiekturi esleitu berri die beka, eta udazkenean erakutsiko dira publikoaren aurrean. Horrez gain, jakinarazi dute sormen egonaldiak antolatuko dituztela udazkenean.


Barruan daramagun ipuin-kontalaria

Erronka jarri nahi izan dugu ARGIAtik: zenbateraino utzi diezaiokezu sormenari hegan egiten? Zenbateraino bihurritu dezakezu istorio bat eta bilakatu beldurgarria, barregarria, dramatikoa? Gauza al zara euskarak duen aberastasunari etekina atera, hitz-jolasei leku egin eta... [+]


Maitane Azpiroz. 'La Trapecionista'.
“Oso zaila da hain pertsonala den zerbait beste norbaitek gorpuztea”

Zirkuan eta dantzan trebatu da Maitane Azpiroz La Trapecionista dantzaria eta trapezista (Iruñea, 1982). Zamaren ideiatik tiraka Artxipielago obra sortzen ari zelarik, haurdun geratu eta beste kide bati pasa behar izan zion lekukoa. Orain ez du antzezlanean antzezten,... [+]


Eguneraketa berriak daude