Filmetan bezala

Hala deskribatu zigun izeba batek amerikarren bizitza, Amerikako Estatu Batuetan bisitan izan eta gero. “Pelikuletan bezala”, esan zuen, eta guk berehala konprenitu genuen zer esan nahi zuen. Izebak ez zuen bereziki maite zinema, baina bizimodu amerikar “estandarra” identifikatzeko behar beste telefilmak ikusiak zituen hara bidaiatu aitzin.  

Aitak ez zituen maite fikzioak. Irakurle amorratua bazen ere, ez zuen eleberririk irakurtzen. Ergelkeriatzat jotzen zituen nobelak: gauza serioagoak-edo nahiago, hala nola dibulgazio zientifikoko liburuak eta telebista-emanaldiak –natur zientziei buruzkoak batik bat–, entziklopediak, Principe de Viana aldizkariaren euskarazko gehigarriak, bertso paperak... eta euskal kantak.  Ohartu gabe segur aski kanta haietako istorioak –aitaren kutuna zen Markesaren alaba kasu– “asmatuak” zirela maiz, kontakizunak, fikzioa.

"Ongi legoke geure fikzioak ere espazio handiagoa hartzea gure pantaila eta garunetan. Euskal fikzioa indartsuagoa izatea, eta gehiago mintzatzea euskaraz"

Aitaren antzera, beti esan izan dut nahiago ditudala fikzioaren sailean sartu ohi ez diren generoak: saiakera, poesia... Baina gero eta duda handiagoak ditut: gero eta lausoagoak iruditzen zaizkit fikzioaren eta fikziorik ezaren arteko mugak.

Jarraitzen dut gauza gutxi batzuk aukeratzen errelato, film eta antzezlanetan, ez baitut gustuko den-dena, baina ohartuta nago fikzioaren muntaz: mundua ulertzeko, istorioak behar ditugu pertsonok, eta pentsamendu abstraktuak ere aiseago bidaiatzen dira, bizkorrago iristen, istorio konkretuetan barna.

Duela egun batzuk, TV3 telebista katalanean fikzioaren garrantziaz aritu ziren: finantziazio-arazoak medio, desagertzeko zorian egon omen dira TV3eko fikzio-emanaldi “mitikoak”, Polònia umorezkoa barne. Azkenean, lortu dute fikziozko saioak “salbatzea”, komunitate batean sortutako fikzioan haren pentsaera eta balioak islatzen direlakoan, haren kezkak, ametsak, beldurrak eta desirak.

Telebistetan eta Interneten, fikziozko sailek boladan segitzen dute, inoiz baino indartsuago. Gureganaino segitzen dute iristen AEBetako fikzioek (gutxiagotan, bestelako tokietakoek...), eta haien bidez, hangoen ohiturek, ideiek eta balioek. Halakoak ez dira atertuko, gehienok –gazte zein heldu– haien amuari heltzen baitiogu. Baina ongi legoke geure fikzioak ere espazio handiagoa hartzea gure pantaila eta garunetan. Euskal fikzioa indartsuagoa izatea, eta gehiago mintzatzea euskaraz. Geure baitatik munduari eskaintzen ahal dioguna balioestea, garestia izanagatik ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2020ko urriaren 04a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude