Pandemiak euskararen ahuldadeak agerian utzi ditu. Bigen Zupiriak dixit. Ezin ados egon, ordea. Euskararekin erakundeek dauzkaten ahuldadeak utzi ditu agerian. Euskarak, izatekotan, indarguneak dauzka: dena kontra izan arren, euskaldunok geure biziraupenean tematzen garela, batez ere.
Sasoi honetan, urgentziak, eta urgentzietarako, erdara. Ez omen da hainbesterako. Luze aritu gintezke zer den hizkuntza eta zergatik bere garrantzia ez datzan mezuen komunikazio soilean.
Praktikan, itzulpen hizkuntza da euskara, euskaldunok itzulpenik beharko bagenu bezala. Zorionez, euskaldunok, gutxienez, erdara bat ere ondo menperatzen dugu. Eta zorionez diot, hizkuntzak jakitea bere horretan aberastasuna delako. Hau ez dakiten bakanak beste hizkuntzarik ez darabilten elebakarrak izaten dira. Halakoxea da ezjakintasuna.
"Ez dugu itzulpenik nahi. Erakunde euskaldunak nahi ditugu. Batzarrak euskaraz egiten dituztenak, txostenak euskaraz idazten dituztenak, herritarrokin euskaraz komunikatzen direnak"
Eta, bai, dena itzuli behar izatea neketsua da. Ondo dakit nik hori. Lan mundurako ekoizten dudan guztia, esaterako, kostaka ekoiztu ostean, gazteleratu egin behar dudalako webguneratu orduko. Eta benetan da neketsua. Baina hala izan beharko da maiz, harik eta gure herria, oso-osorik, euskalduna izan arte. Momentu hori heldu bitartean, ia dena erdaratu beharko da, erdaldunek uler dezaten, eurak baitira itzulpen premia daukatenak.
Erakundeen jokabidea, ordea, oso bestelakoa da: erdaraz funtzionatu, funtzionatzeko modu posible bakarra hori bailitzan, eta gerora euskaratu. Eta helburu bakar batekin, gainera: euskaldunok kexa ez gaitezen.
Gure kexa ez da, edo ez litzateke izan beharko, itzulpena egiteko denborarik daukazuen ala ez, gure kexa da zuen egitura, zuen funtzionamoldea, erdaraz dela. Beste guztia horren ondorioa baino ez da.
Ez dugu itzulpenik nahi. Erakunde euskaldunak nahi ditugu. Batzarrak euskaraz egiten dituztenak, txostenak euskaraz idazten dituztenak, herritarrokin euskaraz komunikatzen direnak. Eta, esan bezala, euskarazko gaitasunik ez daukaten horiekin, hizkuntzaz jabetzen diren artean, erdara erabiltzeko kapazak direnak.
Arestian apuntatu dudanez, hizkuntzak komunikatzeko balio digu, baina ez da komunikazio tresna hutsa. Hizkuntza gu geu gara; lengoaiagatik gara izaki humano eta, izan, hizkuntzan gara.
Beste pare bat kontu honi lotuta. Esaterako, ezin dut ulertu zergatik darabilten hainbat sukaldari euskaldun petok interneteko presentzia erdara hutsean. Euskara bezerook erakartzeko modua ere bada! Ala baten bat uxatuko ote duen beldurragatik ezkutatzen da euskalduntasuna? Hala balitz, pentsatu agian ez duela merezi gorroto gaituen jenderik gure etxera ekartzea.
Edota salgaien kasuan. Ortuarien zorrozkilo bat erosi nuen aurrekoan. Hementxe, herriko dendan. Eta, hara!, Bergarako enpresa batek egina. Enpresaren izena euskaraz. Eta horra arte. Trastearen kaxan bost erdara aukeran.
Produktu bat saltzen denean, lotura emozionalak jorratzen dira, erosleok produktu edo marka horrekin identifikatzea bilatzen da ezeren gainetik. Hauxe da Bernaysen sasoietatik propagandaren helburua eta kontsumismoaren arima: produktua geu gara, geure luzapena. Horregatik, besterik ez bada ere, enpresek ulertu beharko lukete eurentzat ere onuragarria dela geure hizkuntza aintzat hartzea. Euren markari balio erantsia emateko modua ere badela euskara.
Hori eta, gauzak inoiz txarrera badoaz, seguruenik ez dutela Alemaniara joko laguntza eske. Gugana etorriko dira, Txinan baino, berton eros dezagun. Eta orduan, akaso, erantzuna izango da berdin antzera digula ze erdaratan erosten dugun.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]