Nubya Garcia da uneko musikari interesgarrienetako bat. Jazza gustatu ala ez, bere musikalitate eta erritmo biziek, sentimenduz beteriko piezek, milaka pertsonen arreta bereganatu dute jada. Londresko musikari gazteak lehen lan luzea kaleratu berri du: Source. Benetan zoragarria. Tiny Desk kontzertuan aurkeztu du.
Black Lives Matters mugimenduek, diaspora beltza (atlantiko beltza zioen Paul Gilroy-k) batzearen garrantzia azpimarratu dute. Londresen ere ehunka protesta eta ekimen abiatu ditu komunitate afroak. Eta hor ere kokatu behar dugu Garcia bere oinordekotza mestizoa aldarrikatzen, Georgetowngo reggaea eta duba, Bogotako cumbia eta Nigeriako afrobeat geldo zein azkarrak nahastuz. Bere iturriei (source) omenaldia.
24 urte besterik ez dituen Sam Jones bateria joleak ireki du kontzertua reggae erritmoekin. Joe Armon-Jones (Ezra Collective) piano jole birtuosoak jarraitu dio, reggae zalearentzat ezaguna den tonuan. Kokoroko talde zoragarriko kideak atzetik lagundu dute koroetan eta atzean Daniel Casimir kontrabaxuan.
Ez dakizu ziur noiz hasi den barkaka Garcia, egiten dituen nota luzeak melodia nagusia direlakoan. Baina intentsitatea gora doan heinean, nota abiadurak ere azkartzen doaz. Bateriak lagundu egiten dio indarrean, eta une batzuetan bi solista daudela pentsatzera iritsiko gara. Baina iristen da lasaitzeko unea ere, pianoaren akorde irekiek koroei bide emango diotenak.
Eta dantzan bezala egiten du aurrera taldeak. Mugimendua nabaria da. Bestela adi egon Garciaren ezkerretara dagoen landare horri. Bai, ez dio mugitzeari utzi saioak iraun bitartean. Estudio eder hori (eta diskoa ia osorik) Tamesis ibaian lotuta dagoen barku batean dagoelako. Bai, barku batean!
Bikaina da ikuskizuna, Pace kanta bereziki. Kolore, intentsitate eta helduleku ederrak erabiltzen ditu Garciak, intuizio eta dotorezia handienaz. Jarraian Armon-Jones geratuko da bakarrik, eta hasieran bere soloak ohikoak baino sinpleagoa dirudien arren, laster hasiko da klasikotik datozen influentziak ateratzen, disonantziak nahita erabiltzen eta melodia berriak gehitzen. Beti ere kantaren alde. Beti ere talde bezala. Hemen denak doaz-eta elkarrekin.
Opari bat da gisa hauetako kontzertuez gozatu ahal izatea. Askoz nahiago aurrez aurrekoak badira. Agintariek Mercadonan edo zezen plazetan egiten duten salbuespena kultur ekimenetan egingo balitz, edo ausardia apurtxo bat gehiago bagenu, agian ikusiko genituzke. Bitartean antolatzen diren ikuskizun gutxietan sarrera guztiak agortu eta bestelako bideetatik gozatzen jarraitu beharko.
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.