1959. urtea mugarri izan zen jazzaren bilakaeran: Miles Davisek A Kind Of Blue grabatu zuen martxoan eta apirilean; disko horretan parte hartu zuen John Coltranek Giant Steps plazaratu zuen maiatzean; eta, azkenik, Ornette Colemanek The Shape Of Jazz To Come argitaratu zuen, hori ere maiatzean. Hirurek inflexio puntu bat osatzen dute: lehenengo biek aurretik nagusitutako bebop eta hardbop azpigeneroen heriotza iragarri zuten, eta hirugarrenak laster etortzear ziren soinu berri eta... [+]