Taldeen izenek eta haienganako izan ditzakegun aurreiritziek tesi baterako eman dezakete lasai asko. Izan ere, Beasaingo talde honen izena lehen aldiz entzun nuenean reggae orbitan kokatu nuen… Baina ez da horrela: Oi! edo street-punk estiloetan trebatutako kideek osatzen dute, eta proiektu honekin harago joatea erabaki zuten, ñabardura asko dituen punk melodikoa egitea, hain zuzen ere.
Beasain izan da aspaldian kaleko doinuen eremua, eta Azken Sustraiakeko bi kidek The Sinners izan zuten oinarri. 2017an, baina, bestelako doinuak probatzea erabaki zuten eta poliki-poliki laukotea osatu zuten. 2018an, eraldatze hori irudikatuz Azal berri bat lan luzea argitaratu zuten, eta jarraian boskote bihurtu.
Ideiak are eta argiago, eta soinu gero eta irmoagoarekin, utopiekin aurrera egitearen aldeko aldarria den Utopian gara aske lan sendoa kaleratu dute. Ideiak argi, batu aurretik hausnartzeko ezinbestekoak diren hitz argigarriak, talde lotura egokia, gitarra oso aberatsak, eta estilo-paleta zabala. Zoritxarrez, beste asko eta askori bezala, pandemiak bidea moztu die.
Nor nori nork punk-rock melodikoa da, itsaskorra eta indartsua, Alemaniako punka gogora ekartzen duena. Cristales rotos Social Distortionen melodiak eta Oi!-aren ukitua dituen kanta sendoa. Prest al gaude? Never Surrender gogora ekartzen duen pieza nostalgikoa. Refugio Crime eta hastapenetako Turbonegro gogora ekartzen duen pieza punk-rockero garratza. Anormalak gara Sex Pistols, punk-Oi!-a eta estereotipoen kontrako hitz sinesgarriak batzen dituen koktelera. Hilezkorrak Arrasateko tabernaren batean erditu ahal zen folk-Oi!-punk pieza biluzia. Eterna guerra interna zapalgailurik gabeko punk-rock garratza. Isiltasun eta lokatz Mike Ness azkarrenari gorazarrea. Moscas punk-rock eta Oi! klasikoa. Gezurrari egia oso ondo orekatutako tempo erdiko punk-rocka. Algunas balas punk-hard-rock-and-roll kanta borobila. Eta, azkenik, Crear para crecer AEBetako hegoaldeko doinu puruetatik ederto edaten duen punk melodikoa.
Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]
Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025
------------------------------------------------------------
Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]
Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.
KAK! taldea... [+]
Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]