Bada Euskal Herrian musikari belaunaldi bat 80ko hamarkadan RRVaz erabat aspertu zena. Nahiz eta kalea bizi, poliziaren jazarpena azalean jasan eta jarrera pertsonalean inplikatu, musika politikatik kanpo bizitzea aukeratu zuten. Errespetatzen zuten musika aldarrikapenekin ezkontzea eta ziurrenik bat zetozen haien aldarrikapenekin, baina ez zen haien hautua. Musika dibertimendua da haientzat.
Horregatik, Señor No taldeak Altsasuko gazteen aldeko ekimen bat sortu zuela kontatu zidatenean sorpresa (atsegina) hartu nuen. 25th Coming Fire taldekoekin EP-a erdibana grabatu zuten, bina kanta. Disko salmentan eta egitekoak ziren kontzertuetan batutako guztia Altsasuko gazteentzat zen, baina ditxosozko COVID-19a heldu zen.
Hala ere, diskoa salgai dago –zuzenean aurkeztu ezinean– eta sarreran idatzitakoaren harira bitxia da halako ekimenean Galiziako El Beasto, AEBetako American Leather, Madrilen kokatutako Munster eta Folc, Euskal Herriko Artza Recordsekin batera inplikatuta ikustea. Bakoitzaren haututik harago, argi dago –askok ukatu arren– guztia dela politika, eta taberna bateko eztabaida bero batengatik gazte batzuk milatik gora egun espetxean izatea intentzionalitate politikoa duen bidegabekeria itzela dela.
Donostiako Señor No taldea ezaguna da rockzaleen artean. La Perreraren errautsetatik sortua, bizi-bizi jarraitzen du agertoki gainean. Meando en la niebla tempo erdiko pieza rockeroa da, erritmoekin eta giroekin jolasten duena. La droga, aldiz, taldearen hastapenei men eginda The Stooges taldetik sendo edaten duen pieza urgentea.
Donostialdean kokatutako 25th Coming Fire ez da hain ezaguna. Patxada handiarekin ingurune horretan eskola zaharreko hardcore-punkari dotoreziaz eusten dio taldeak. Terrorist pieza zuzen-zuzenean doa lepora bi ahotsekin –taldeko abeslari Amaia eta Poison Ideako Jerry A– zapalgailua erabilita. Liars-ek, aldiz, melodia eta amorrua batzen ditu koordenada antzekoetan.
Diskoa eskuratzeko idatzi funfunfun321@hotmail.es helbide elektronikora.
Kursaal Eszena
Non: Donostiako Kursaal Jauregian
Noiz: 2025eko urri eta abendu artean
----------------------------------------------------------------------------------
Uda azkar pasatu zaigu, oraindik buruan ditugu Musika Hamabostaldian gozatu ditugun kontzertu zoragarrien... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]
Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025
------------------------------------------------------------
Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]
Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.
KAK! taldea... [+]
Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]