Zaldibarko zabortegia zabaltzeko baimena eman dio Verter enpresari Eusko Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzak Verter Recycling 2002 SL enpresari Zaldibarko zabortegia zabaltzeko baimena eman dio. Oraingo zabortegiaren eremuan 68.555 metro koadrotan 804.000 metro kubiko hondakin metatu ahal izango ditu bertan.


2020ko ekainaren 30ean - 14:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EiTBk zabaldu duenez, Zaldibarren gainbehera etorri zen zabortegiaren ondoan, Motia mendiaren magalean dauden bi sakonera, 68.555 metro koadroko azalera hartzen dutenak, erabiliko ditu Verter Recycling 2002 SL konpainiak lehengoaren anpliazioa egiteko. 804.000 metro kubo hondakin biltzeko ahalmena izango du, 13,4 milioi euro kostatuko da eta –EiTBren hitzetan– "lurperatutako bi langileen bilaketarekin jarraitzea eta lursaila egonkortzea ziurtatuko du". Zaldibarko desastreak zabor-mendiaren azpian harrapatu zituen Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen gorpuak ez dira oraindik azaldu.

Ingurumen Sailak kontuan hartu omen ditu kokalekuaren "egokitasuna", ingurumenean duen eragin "txikia" eta epe ertainean induskatzen eta mobilizatzen jarraituko diren hondakin irristatuak hartzeko gaitasun handiagoa. Zaldibarko zabortegiaren handitze hau eraikitzeko aurreikusitako epea 20 hilabetekoa da, obrak hasten direnetik ixten diren arte, baina faseka egitea aurreikusi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
2023ko otsailaren 14
Estoldak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.