Goizeko ordu txikietan kantuz hasi nahiko luke, edozein tabernatan, baina beldur da bitxiki begiratuko ote dioten, galtzen ari baita lagun artean kantatzeko ohitura. Ez da izanen errepertorio faltagatik, baina bai, agian, euskaldunok gure kantagintzari begiratzeko dugun moduagatik, hartu diogun zahar usainagatik. Hala uste du Ihitz Iriartek (Aloze, 1987), Iruñean bizi den abeslari, kantu taldeen gidari, kultur ekintzaile...zuberotarrak. Jatorriari buruzko topikoei tiraka abiatu da elkarrizketa.
Hara, zuberotar bat kantuan.
Zuberotarra zarela esan eta askotan eskatzen dizute zerbait egiteko: “Kantatu, dantzatu... Badakizu, beraz emaguzu zerbait”. Ez da denei tokatzen zaien ibilbide bat, baina oso erraza da zuberotarra izanik bide hori topatzea. Zuberoan kantuak mantendu du funtzioa, festan, ezkontzan edo hiletatan; bada manera gordin bat, eta sentsibilitatez betea, zerbait edertzeko.
Izanen da desafinatzen duenik ere.
Bistan da [barrezka]. Baina egia da herri kantari batean sortzeak belarria lantzen laguntzen duela, eta kantuak ezagutarazten. Eta gainera, eta ez da bortxaz onerako, Xiberoan oso ongi kantatu dezakezu euskaraz kantaldi oso bat, baina euskaraz jakin gabe, edo euskaldun sentitu gabe. Pastoralak, maskaradak, oso deslotuak dira euskaldun izatetik, oso ohituretan sartuak.
Hor bada alderik Hegoaldearekin?
Ez derrigor. Iruñea Kantuz-en jende ezberdina ikusten dut, baina ez dakit min gehiago zerk egiten didan: ikustea euskaraz jakin ez baina euskaldun sentitzen den norbait euskal kantuak kantatzen, irudiz bezala nahikoa zaiola, edo euskara ez dakien eta bere burua Euskal Herrian ere kokatzen ez duen norbait euskaraz kantatzen, baina bere pentsamendua urrunago eraman gabe.
Aberri Egunean, Txoria txori eta Ikusi mendizaleak hautatu ziren kanturako. Izan zen galdetu zuenik ez ote genuen beste kantarik partekatzen.
Oso gutxi dira denok partekatzen ditugun kantak. Euskara dakigunon artean ere, zenbat dira ez dakizkigunak? Pastoral bakoitzean urtero sortzen dira lau-bost. Maskarada bat urtero? Beste kantu bat. Haur kantari txapelketetarako sortzen direnak. Milaka. Egiten dira behin, baina ez dira sartzen gure errepertorioan. Horregatik mingarria zen bi kantu horiek hautatzea, esatea bezala: “Euskal herritarrak gutxi gara, txiki gara, beraz tira, Hegoak... eta bestea”. Baina oso pobrea da, eta ari gara gure buruak ehorzten, zuloa guretzako egiten. Oso gutxi sinesten dugu gure baitan; gure kantuak oso zaharkituak direla uste dugu, aspergarriak. Ez gara kapaz kantuen poesia garai bakoitzari egokitzeko, eta baztertzen ditugu.
Mugan aurrera eta atzera ibiltzen zara. Zer aldatzen da Dantxarineatik Ainhoara?
Justuki hor, deus. Bi tokitan da bertsua natura, bizitza, kultura egiteko modua. Egia da Iparraldean oso begi-bistakoa dela herri kultura, libertimenduak, kabalkadak. Baina uste dut hemen ere, Nafarroan, funtsean ekitaldi bertsuak direla, adibidez Lantzen edo Altsasun, inauterietan. Plaza gainekoa ez da berdin-berdina, baina herri bat biltzen da festa bat aurrera eramateko, sortzen dira harremanak, eta desegin. “Muga” esan, eta ikusten dugu marra bat, eta begiradak bi aldetara, bakoitza berera; baina iruditzen zait justuki toki horiek elkarguneak direla, eta kulturak, azken finean, eginak dira elkar ulertzea posible delako.
Baina Iruñean egonda, sentitu duzu mugaren pisurik?
Hainbeste aldiz entzun dut etxean “denak nafarrak gara”... Ni sortu naiz zuberotar peto-petoa, ulertu gabe zergatik denok nafar izan behar genuen [barrez]. Eta heltzen zara Iruñera, eta oh, Nafarroa, oh, Euskal Herria... Eta ez. Ez da horren agerikoa. Iruñean hastapen batean frantsesa sentitu nintzen, baina hasi naizenean txikitan egindako ber lana hemen egiten, berriro sentitu naiz nire tokian. Eta are botere gehiagorekin, edo lotsa gutxiagorekin, konplexurik gabe euskara dakidalako, bitxi sentitu gabe.
Azken urteetan, Iparraldeko herri kulturaren adierazpideek toki hartu dute Iruñean: Bidador Pastorala lehenik, eta Iruinkokoa libertimendua gerora. Zu hor aritu zara.
Pastoralarekin niregana etortzean, nire lehen erreakzioa izan zen: “Utzi gaitzazue pixka bat bakean. Ezin duzue dena izan. Zuberoan dirurik ez dugu, beti Hegoaldeari eskatzen diogu. Zuek dirua daukazue, guk kultura daukagu, onartu ezazue [barrez]”. Baina gero ikusi nuen Zuberoan egin ahal ez nituzkeen gauza batzuk egin nitzakeela Iruñean, askatasun bat banuela.
Edukietan?
Egiteko moduetan, tradizioa hunkitzeko moduan. Niretzat, pastoraletan edo herri ekintza horietan, garrantzitsuena da egokitu daitekeela, eta egokitzen direlako ez direla hiltzen. Esaten nuen: “Pastoral bat Iruñean? Zentzurik badu?”. Eta bai, zeren eta pastoralak edo libertimenduak jendea elkartzen du helburu komun baten ondoan; eta euskaraz sorkuntza egiteak ez dakit kalterik egin dezakeen. Iruñean euskal komunitatea txikia dela esaten da, baina bada jende bat elkar ezagutzen ez duena, eta hor ikusi nuen funtzioa.
Kulturak egiten du herria?
Kontua da gure kulturarako, momentuz, herririk ez dagoela. Kontraesan bat da: kultura baliatu daiteke herri bat sortzeko, oso borroka alor polita da, baina ber momentuan, herririk, estaturik ez dugunez, oso zaila iruditzen zait gure kultura eta hizkuntzak aurrera egitea. Babes gehiago izanen genuke benetan onartuko bagenu euskaldunak garela, eta gure kulturak balio duela zerbaitetarako. Sinesmen hori gure partetik ere balego. Ezjakinak gara, ez dakigu zer dugun, oso zaharkituak ikusten ditugu gauzak, fosiziliatuak, eta ez dakigu zenbat jolastu daitekeen.
Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]
Inaurkina. Inaurkingintzan buru-begi hasia dago aberats jendea, abeldun jendea, abeltzaina. Buru-begi eta buru-belarriak erne egin beharreko lana da inaurkinarena. Etxeratu nahi den zaborra da inaurkina. Izan ere, zaborra, gaur egun sortzen duguna ez bezala, begi-bistatik... [+]
Ixo eta bizi!
Gailu
Bidehuts, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------------------
Aresti hilda dago. Eta bere oinordekotza baita ere. Gailuk argi du: “Harrizko herri zena / negar herri bihurtu da eta, / hala, iduri... [+]
Kontra
Ane Zubeldia Mangriñá
Susa, 2025
----------------------------------------------------------------------------------
Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
Zinemaldi Alternatiboaren amaierarekin batera antolatzaileek haien esker onak eta balorazioa plazaratu dituzte. 17. edizioa izan den honetan, azpimarratu dute zinema tresna gisa hartuta komunitatea ehuntzen aritu direla.
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]
Azken urteetako euskal thrillerren maisutzat dute askok Koldo Almandoz (Donostia, 1973). 2020an kaleratu zuen Nerea Garcia (Nagore Aranburu) inspektorearen lehen telesaila, Hondar Ahoak, eta Ondarroan pasatakoek publikoa poltsikoratu zuten bizkor. Lehen zatitik bost urtera,... [+]
Duguna Iruñeko dantzariek Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratu dute beste behin Iruñeko alde zaharrean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta banderapetik ezpata-dantzariak pasa ondoren abiatu da kalean gora segizioa. Ezpata-dantzariak 40tik gora, 4... [+]
Zuzendaria: Lynne Ramsay
Herrialdea: Kanada
Iraupena: 118 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 21ean, zinemetan
Erditze osteko doluan dago Grace (Jennifer Lawrence), baina ez zaigu amaierara arte hitzez adieraziko. Kontakizun ero eta kaotikoa da, bere begiradatik... [+]