ARGIA.eus

2020ko uztailaren 02a
HUMANITATEAREN UNE GORENAK

Praga

Aritz Galarraga @aritzgalarraga
2020ko ekainaren 28a

Danubioko urek utzitako ahozapore gozoa erabat ez galtzeko, Claudio Magris jarraitu dut irakurtzen, oso gauza diferente bat, edo ez hainbeste, Alfabetos, literaturari buruzko entseguak: (ia) denetarik dauka, egia esan, eta (ia) dena ona, lehen irakurketen katalogo moduko batetik, literaturak gaur konpromisoarekin izan beharko lukeen harremaneraino. Eta kezka bat oroz gain, bilduma hau ere zeharkatzen duena, Mitteleuropa deitu horretako literatura aleman hiztuna.

Adibidez, Pragan. Egungo Txekiar errepublikako hiriburuan. Praga dugu, dio Magrisek, mugako literaturaren adibide gailena. XIX-XX. mende arteko saltoaz ari da, Lehen Mundu Gerra aurretikoaz, Praga, Bohemiako aleman kokaleku antzinakoenetako bat, eslaviar nazio bateko hiriburu bilakatzeko bidean dago: alemanak, mende luzez kultura eramaile, botere edukitzaile, ghetto moduko batean itxita sentitzen dira, Praga soilik txekiar hiri gisa aurkezten hasi da, ia esklusiboki txekiera hitz egiten. Eta gero zeuden judutarrak, noski, txekiarren klase gorroto eta alemanen goranzko nazionalismoaren artean harrapatuta. Txekiar, aleman hiztun, judutar; krisi garaietan nabaritzen omen dira tentsio berezi batez mugaren ezaugarriak.

Praga, munduan ez dago bertan bizi eta hain gustura atzean utziko zenukeen hiririk, ez eta utzi bezain pronto hainbesteko gogo biziz itzuli nahiko zenukeenik ere. Hiria jasateko ezintasuna dago batetik, eta bera gabe egotekoa bestetik. Nekez hitz egin daiteke Pragan nazio puruki aleman batez eta nazio puruki txekiar batez, ezpada hobeki pragar nazio batez. Edo aberririk gabeko idazlea litzateke, bestela, Pragakoa. Kafka bera, luze gabe, zeinaren arabera Praga guztion erbestearen sinbolorik garaiena den, eta, ondorioz, norberaren aberriaren egiazko aurpegia. Erbestea genuke, hartara, eta azken buruan, aberri posible bakarra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Iritzia

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2020ko ekainaren 28a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude