Duin harro solemne

Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri | Koldo Izagirre | Susa, 1998
Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri | Koldo Izagirre | Susa, 1998
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Koldo Izagirreren literatura lotu izan da portuarekin (+1, haren bibliografia begiratzea besterik ez dago), politikarekin (0, literatura guztia ez al da politikoa, are politikotik ezer ez duela ematen duena ere?), zailtasunarekin (-1, errazkerian ez ote den erortzen gaur egungo literaturaren zati handi bat). Beste lotura posible bat litzateke pertsonaiena, gogoangarriak sortu baititu ez gutxi: Metxa esaten dioten agirretarragandik, Lorea Gernika andrazkoaganaino.

Germinal! honetara Michele Angiolillo ekarri zigun, 1897an Arrasaten Espainiako lehen ministroa hil zuen anarkista italiarra (“Hil da Canovas, fuera Canovas, pikaro gaizki heziya”). Ez bakarrik, egileak asmatutako narratzaile garaikideago bat ere bildu baitzen orriotara, zeina nahasten den maiz anarkista italiarraren ahotsarekin (“Zatoz nire ondora, Lilio, egizu berba nire ordez”). Ez bakarrik, narratzaileak asmatutako Cienfuegos libertario euskalduna ere hemendik ibiliko baita, eta Txabi Etxebarrieta, Olasoneko jauna, katalanak, Bartzelonan, Liverpoolgo kaietan, Bergaran, noski, Bergaran.

Hasier Etxeberriak pertsonaiez galdetu zion bost magnifikoen lan hartan: “Korrontearen kontrakoak, nolabait”. Kausa galduen zale deskribatuko lituzke Jean Claudek, gure historia hurbila markatu duten kausen: “Zer nahi duzu, bada? Nik 15 urte nituen 1968an. Txabi Etxebarrieta hilik, Sarasketari heriotza zigorra, bi urte geroago Burgosko epaiketa”, erantzungo du Izagirrek. Liburuak bete-betean egiten baitio erreferentzia gure historiaren nolabaiteko jarraikortasun kontraesankorrari, alegia, euskal gatazka deitu izan dena ez zela 58an, nahi bada 68an, ez zutela “gazte ero” batzuek abiarazi, baizik eta segida gisa uler daitekeela, auskalo Lehenengo Karlistalditik. Eta anarkismoa sartzen du liburuak lerro horretan: “Halan begitantzen dut orain nire epaiketa hura, zure ekintza ere neure gain hartu izan banu moduan”, esango dio narratzaileak Liliori.  

Angiolillo hiltzen da garrotean, baina duin harro solemne. Halakoxea da eleberri hau ere –Izagirrek ohiko dituen marro, jolas, parrimurriak ahaztu gabe–, “kondena txiki bat mereziko duen liburu hau”. Kondena hori izan dadila urte luzetako irakurketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koldo Izagirre
Koldo Izagirre
“Kazetaritzari ez zaio sekula literatur baliorik eman”

ARGIAren egitekoen zerrendan tik bat gehiago. Duela kasik hamabost urte bururatutako ideiari forma ematea kosta da, baina eman zaio, eta inprentatik irtetear behar du dagoeneko. Euskal prentsak 1869tik 2000ra ekarritako zenbait kronika gogoangarriren bilduma egin du Koldo... [+]


'Laineza. Kultura Haragi Bizitan' liburua
Aldarri zaharrak berri: Kultura prekarioa da

Hitz testualak dira: “Euskarak iraun badu, kultura bat garatu duelako izan da; eta kultura horrek iraun badu, euskaldunek euskara bizirik gorde dutelako da”. Hala diote Lanartea elkarteko lagunek Laineza. Kultura haragi bizitan liburuko hitzartzean; 50 artistak baino... [+]


2022-01-19 | Xalba Ramirez
Erbestea ez da turismoa, baina behar du kronika

Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.

[+]

2019-08-12 | Estitxu Eizagirre
Mendearen umeek munduari desafio jo ziotenekoa

Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki zuen maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko antolatutako zikloaren lehen ekitaldira. 1958 eta 1964 urteen arteko... [+]


Ipuina.eus ataria aurkeztu dute

Koldo Izagirren idazlearen eskutik eta Susa argitaletxearen babesarekin sortu da proiektua. Hogeita bat ipuin jasotzen ditu momentuz.


'Lardaska' sasikariaren egilearekin elkarrizketa
“Askapena hutsean politikoa balitz bezala kontenplatzen da herri honetan”

2016an zeresana eman du Lardaska argitalpenak: liburu formatuan publikatutako aldizkari autoeditatua nork idatzi duen ez da ezaguna, "Barbalot"-ek sinatuta dator, Koldo Izagirreren hitzaurre eta guzti. Ez dago esplikatu beharrik, berezitasun horiek direla-eta... [+]


Gipuzkoa Zutik eslogan laborategian Koldo Izagirrerekin

“Helburua gure kalitatea saltzea da, konpetentziari aurre egin, merkatuaren erritmoa guk markatu. Funtsean, marka bat inposatu”. Publizista dela esango zenuke Koldo Izagirre dela jakingo ez bazenu. 17:30 inguru Donostiako Parte Zaharreko elkarte batean. 20-30 lagun... [+]


2015-08-06 | Mikel Asurmendi
Koldo Izagirre, gizonezko (elipsia) bat

Begitandua neukan (irakurri elipsia) bisita… egilearen estiloa apur bat ezagutzen baitut. Harenean –edo haren pertsonaien bait(h)an– gailetak edota bixkotxak izan eze, speculooak izan ditzakezu. Alabaina, bere literatura tasuna aldatu daiteke, bere pertsonaiak... [+]


2015-05-19 | ARGIA
Koldo Izagirrek ‘Lorea Gernika, andrazko bat’ aurkeztuko du maiatzaren 27an

Lorea Gernika, andrazko bat liburua aurkeztuko du maiatzaren 27an Koldo Izagirrek.


Katalanera itzulitako euskal narratiba garaikidearen antologia aurkeztuko dute Bartzelonan

Pomes perdudes (Sagar galduak) liburua aurkeztuko dute ostegunean Bartzelonan. Katalanera itzuli den euskal ipuingintza garaikidearen antologia da. Tigre de Paper argitaletxeak argitaratu du eta Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan mamitutako ipuinak dira nagusi.


Salvador Puig Antich anarkistaren heriotza: bertsio ofiziala gezurtatu dute

Erregimen frankistak hildako azken presoetako bat izan zen Salvador Puig Antich anarkista kataluniarra eta oraindik argitu gabe daude haren exekuzioaren inguruko hari-mutur asko. Jordi Panyella kazetariak  Salvador Puig Antich, cas obert liburua plazaratu berri du,... [+]


Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.


2013-01-07 | Estitxu Eizagirre
Altzoko Haundia, txikien opera: Belarrientzat zorroztarribitxia

Koldo Izagirrek hitzak eta David Azurzak musika. Gure etxean sartu den lehen opera, belarriak zabaltzeko luxuzkoa. Dena gustu finez egina. Altzoko Haundiaren bizimodua bera abenturaz josia dago, eta Izagirrek bizimodu haren gogorra zorrotz azaltzen digu, umore gazi-gozoz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude