Etxean itxita hainbeste ordu motel igaro beharraren beharraz, azken asteetan askori zail egin zaigu ez ikusi egiten segitzea etxeko armairu eta apaletako kaosari: oroz gaindiko produktibitatearen gizarte honetan bekatu denez egonean egotea, eta alferputz eta kulpante sentitzen garenez minutu batzuk deskantsu ederrean emateagatik, prokrastinazioaren mamuari uxa-uxa egin eta Marie Kondoren espirituari amore eman diogu askok azkenean. Nik neuk, Aste Santuan.
Han nenbilen, zintzo eta santu, liburu-apaletan usnaka eta hautsarengatik usinka, eta hara non aurkitu nuen zoko batean Boccaccioren Dekamerona-ren gaztelaniazko antologia bat, bere garaian geroko utzia eta azkenerako atzendua. Eta, urteko asterik erlijiosoenean egonik, liburu bekatuzko harixe ekiteko gogoa piztu niri; are gehiago Alianza argitaletxearen edizioaren sar-hitza leitu ondoren, antologiaren apailatzaile Gustavo Martín Garzorena: “1348. urte ingurua da, eta izurri-epidemia lazgarri batek porrokatua du Florentziako hiria. Hainbeste dira hiltzen, ia astirik ez baitago guztiei lur emateko. Hobi komunak zabaldu dituzte, hilkutxa bakoitzean zenbait gorpu batera sartu, erlijio-zeremoniak alfer-alferrik sarritu, eta horroreak hartu du bai kalea eta bai jendearen ohiko bizimodua”.
Gordinaren gordinez, Izurri Beltz deitu zitzaion milioika pertsona hil zituen gaitz hari, zeina itsasontzietako arratoi beltzek zabaldu ei baitzuten hara-hona. Gure pandemia hau, berriz, saguzar batetik sortu eta oinez, trenez, hegazkinez zabaldu dugu. XIV. mendeko izurri hari beltz esaten diogun bezala, zer koloretakoa ote da XXI. mendeko hau? Izurri Zuria agian: ez FFP2 eta halako maskaren kolorea delako soilik, ez antisepsiaren sinboloa delako soilik, baizik agian, batez ere, munduko agintari askok zurikeriaz ezkutatu dutelako egoeraren larria eta neurri onartezin ugari zuritu dituztelako ekonomiaren eta bestelako interesen izenean; eta, zergatik ez aitortu, herritar asko ere zuri-zuri aritu garelako esaten ondo gaudela, yogari eta Netflixi esker lasai gaudela: Chestertonek aipatzen zuen “pesimismoaren kartzela” horretatik ihes egiteko modu zilegi bat, inondik ere.
"“Hau dena bukatzen denean…” esan eta esan gabiltza, baina nola eta noiz bukatuko den ez jakiteak arduratzen gaitu, maiz, pandemiak berak baino gehiago"
Dekamerona-k, ordea, zurikeria ez baizik bizipoza dakar orriz orri, tituluz titulu. Eta hain zuzen titulu horiek beste zerbaitegatik ere ematen dute zer pentsatua, zeren, garai bateko beste hainbat obratan bezalaxe, atalen izenburuak ez baitira labur iradokitzaileak, baizik luze orokontalariak. Adibidez: “Monferratoko markesak, oilo-oturuntza baten eta hitz burutsu batzuen bidez, Frantziako erregearen amodio zoroa galgatu zuenekoa”, edo “Melkisedek judua, hiru eraztunen ipuin bat kontatuz, Saladinen tranpa arriskutsuari itzuri zitzaionekoa”. Spoiler edo izorrakiz jositako izenburuak, horra. Ipuin haietan inportanteena ez baitzen intriga, zer gertatuko zen asmatzea, baizik kontatzea, kontaera, kontu-kontari denbora elkarrekin pasatzea, ikastea, entretenitzea.
Gaur egun, alderantziz: oro har ez dugu spoilerrik onartzen ez ikus-entzunezkoetan, ez literaturan. Izenburuek iradoki baino ez dute egin behar, eta sinopsi, trailer eta abarrek amu huts izan behar dute, fikzio-lanetan bederen. Errealitatean, baina, ziurgabetasunak bizi gaitu oraintxe, inoiz baino gehiago. “Hau dena bukatzen denean…” esan eta esan gabiltza, baina nola eta noiz bukatuko den ez jakiteak arduratzen gaitu, maiz, pandemiak berak baino gehiago. Spoilerrak, spoiler itxaropentsuak behar ditugu Izurri Zuriaren garaiotan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.
Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]