Koronabirusa eta ikusezinaren indarra

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Diegok hiru urte ditu eta gaur auzoko plazak zapaldu ditu berriz ere. Duela sei aste oso bizilagun gutxik ezagutzen genuen bere izena, existitzen zenik ere ez genekien gehienok. Konfinamenduan egunero atera da balkoira, osasun-langileei txalo zaparrada emateko orduan, aitaren gitarra laguntzeko danbor txiki bat joz. Euren abestiekin auzoaren morala altxatu dute eta itxaropen arrakala bat ireki dute.

Ziur Núriak ez duela inoiz ahaztuko. Hirurogeita hamar urte baino gehiago du eta berrogeialdian oso gutxitan utzi du etxea, zaborra bota eta janaria erosteko. Bere senarrak kardiopatia du eta sofan itxaroten du, bizitza arriskuan ez jartzeko. Biak beldur dira ez ote diren inoiz lehen bezala ibiliko, hankak mintzen dizkie hainbeste orduz geldirik egoteak. Errepertorioa entzuteko orduaren irrikan egoten dira, hitz egiteko eta berriro babesteko, jakinik atzean uzten duten egun bakoitza bat gutxiago dela orain arte imajinaezina zen egoeran.

Kataluniako literatura errebelde eta borrokalariaren erreferente batek, Manuel de Pedrolok, Indarkeriaren ekintza-n deskribatu zuen nola husten zituen kaleak komunitate oso batek: dena geldiaraziz gobernatzen zituen erregimen tiranoa garaituz. Gauzen egoera iraultzeko greba orokor mugagabearen utopia begien itxi-ireki batean distopia bihurtu da, zeinetik ez garen borondatez soilik aterako.

"Gure kalean erabaki dugu gauza batzuk ez direla inoiz lehen bezalakoak izango. Nahikoa da beste aldera begiratzeaz elkar agurtzea saihesteko, etxean ixteaz axolagabekeriaren
birusa landatzeko"

Ondo dakite hori Yanethek eta Alexiak, azken asteotan giltzapetuta bizi baitira zaintzen dituzten laurogeitaka urteko emakumeekin, etxetik eta maite dituztenengandik dozenaka mila kilometrora. Horren jakitun dira ere Cris eta Mar, bi ospitaletako ZIUetatik COVID-19ren aurkako borrokaren lehen lerroan jarraitzen dutenak. Hor zeuden denak lehenagotik. Baina pandemia honetan ikusgarriak izaten hasi dira, bizitza sostengatzea ahalbidetzen duten keinu eta zeregin txikiei begiratzen ez zien jendartearen aurrean.

Gaur damu gara galdu ditugulako giza kontaktua, besarkadak, laztanak, maiteen konpainia; etsaitasunezko agertoki bihurtu dugun mundu honetan babestuta sentiarazten gaituztenak. Gure itsasoetako uraren kalitatea alde batera uztea erabaki genuen, harik eta gurutzaontziak lotuta geratu eta Veneziako kanalak arrainez beteta ikusi genituen arte. Begirada desbideratzen genuen Bartzelona inguratzen duten basoen abandonuarekin topo ez egiteko, baina basurdeak hirian sartu eta gogorarazi ziguten gure aztarnak suntsitu duela beren bizilekua. Mikroorganismo ikusezin bat agertu behar izan zen, ispiluaren aurrean jarri eta nahita baztertzen genuen guztia erakutsi ziezagun. Bizitzea egokitu zitzaigun garaiko paradoxak. Espezie baten miseriak, kolpeka bakarrik erreakzionatzen duena.

Zortziak dira berriro eta leihora irten behar dugu. Erosotu gineneko normaltasun faltsua nagusi zenean gure balkoiak horma hermetikoak ziren, begiluzeetatik babesten gintuztenak. Orain parez pare zabaltzen ditugu, aire freskoa eta isiltasun gorgarria hausten duten hitzak sartzen uzteko. Gure kalean erabaki dugu gauza batzuk ez direla inoiz lehen bezalakoak izango. Nahikoa da beste aldera begiratzeaz elkar agurtzea saihesteko, etxean ixteaz axolagabekeriaren birusa landatzeko. Diegok ez du merezi, Núriak eta denok dakigu. Horregatik utzi diogu Resistiré abesteari eta orain, arratsaldero, Bella Ciao-ren notak aireratzen dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude