Europako txerri-ekoizle nagusiaren erraietan

  • Espainiako Estatua da txerrien ekoizle –esplotatzaile– nagusia Europan, hirugarrena munduan, eta aurreikuspenen arabera, sektoreak hazkunde handia izango du datozen urteetan. Etxaldeek akuifero eta ibaietan eragiten duten inpaktu ekologikoari eta krisi klimatikoarekin duten lotura zuzenari buruzko eztabaida azaleratzeaz gain, animaliek jasaten dituzten gehiegikerien inguruko kezka soziala hazten ari da pixkanaka, eta haien aurka egindako indarkeria-irudiak gero eta leku handiagoa hartzen ari dira komunikabideetan.


2020ko apirilaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Irudi horiek, oro har, ikertzaileek lortzen dituzte. Kamera eskuan hartuta edo ezkutuko kamerak ezarriz, leku horietara trikimailuz eta abileziaz sartzen dira. Baserri, hiltegi edo laborategietara ezkutuan sartzeak gero eta blindatuagoa den industria baten errealitatea erakusten dio jendeari, kontsumitzaileei. Animaliek sufritzen duten esplotazio sistematikoari aurre egiteko jaio den mugimendu politiko eta soziala ez litzateke egun dagoen egoeran izango, zenbait antolakunde eta ekintzailek egindako ikerketa grafikorik gabe.

Baina denak du prezioa. Aktibisten eta antolakundeen aurkako gerra irekian, haien praktikak jendaurrean ikusgai egon ez daitezen, animalien esplotazioaren industriako lobby boteretsuek beren instalazioetan egindako ezkutuko ikerketak jazartzera bultzatu dituzte erakunde publikoak. Europolek Europako jarduera terroristari buruz urtero egiten dituen txostenetako batzuetan, ezkutuko ikerketa horiek aipatzen dituzte. AEBetan, non animalien eskubideen aldeko mugimenduak ibilbide historiko zabala duen, industria blindatzeko neurriak ez dira ikertzaileen infiltrazioa oztopatzera mugatu, eta haien boterea haratago hedatu dute. Azken hamarkadan, beren instalazioen barruan irudiak filmatzea edo lortzea jazartzen duten legeak bultzatu dituzte lobbyek. Lege horiek, "Ag-gag" izenekoak, eztabaida handia sortu dute, eta auzitegi batzuek konstituzioaren kontrakotzat jo dituzte. Katalunian, Espainiako Estatuan txerri haragi ekoizpenik handiena duen lurraldean, berriki blindaje-neurriak ezarri dituzte instalazioen barruan baimenik gabe filmatzen dutenen aurka, gisa honetan informaziorako eskubidea eragotziz.

Haragi-korporazioen establezimenduen barruan gertatzen dena ezkutatzeko interesaren eta haien propagandaren aurrean, ikerketek informazio garrantzitsua ematen diote gizarteari, eta industria horri aurre egiten dion mugimenduari tresnak ematen dizkiote. Horrela, jendea bultzatzen ari dira animaliek jasaten dituzten kalteen inguruan kontzientzia hartzera eta haien defentsan parte hartzera.

Hainbat hilabetez, animalien eskubideen aldeko ikertzaile anonimo talde batekin batera, Aragoi, Gaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leongo 30 txerri-ustiategi baino gehiagora sartzea lortu dut. Beste behin ere, animaliek jasaten dituzten izugarrikeria, gehiegikeria eta albaitarien eta erakundeen arretarik ezaren lekuko izan naiz, baita abere-industriaren gardentasun falta eta animalien ongizatearen legea urratzen dutela ikusi ere.

Datozen asteetan aurkeztuko dugun ikerketak mugimendu antiespezistak sustatutako eztabaidari ekarpena egin nahi dio, gizakiak ez diren animalien esplotazio sistematiko eta estrukturalari buruzko informazioa emanez.

  Ikertzaile bat txerri ustiategi baten perimetroa arakatzen, hara sartu aurretik. Bere helburua da abeltzaintza intentsiboko sistemaren pean animaliek jasaten dituzten gehiegikeriak dokumentatzea. 2019ko azaroa / Gaztela Mantxa
  Amatasun gelak korridore batean zehar daude. Ikertzaileetako bat gelaz gela doa. 2019ko abuztua / Aragoi
  Espainiako Estatuan eta Europako Batasuneko lurralde gehienetan legeak aukera ematen du ernaldiko lehen lau asteetan txerriak banakako kaioletan sartzeko, horietan immobilizatuta egoten baitira. Kaiolak baterian antolatuta daude, eta ehunka txerri har ditzakete bata bestean alboan. 2019ko abendua / Aragoi
  Ernalketa-fasearen ondoren, txerri emeak amatasun-eremura eramaten dituzte, eta han berriro burdinazko armazoietan sartuta egoten dira, beren buruaren gainean biratzea galarazteko. Kaiola horietan bost aste igarotzen dituzte txerrikiei titia kendu arte. 2019ko martxoa / Gaztela eta Leon
Txerriak amengandik banandu ondoren, trantsizio-eremura eramaten dituzte, eta, ondoren, gizentze-eremura. Lau edo bost hilabetez zementuzko parke txikitan bizi dira, beren pixa eta kakaren gainean. Azkenean hiltegira kamioietan bidaltzen dituzten arte.
Ikertzaile bat oraindik bizirik dagoen txerri bat argitzen. Gizentzeko eremuko korridorean hiltzen utzi dute. Gaixo dauden animaliak hiltzen uztea praktika arrunta da, eta ikerketan bisitatu ditugun etxalde askotan ikusi dugu. Horrek urratu egiten du animalien ongizateari buruzko araudia.
2019ko abuztua / Aragoi
  Txerri batek ondesteko prolapsoa du. Isolatu egin dute, odolak beste txerriak erakar ez ditzan. Animalien ongizateari buruzko arauaren arabera, ebakuntza kirurgikorik egin behar ez bada, animalia hil egin beharko litzateke, haren sufrimendua saihesteko. 2019ko azaroa / Gaztela-Mantxa
Bisitatu ditugun etxalde guztietan ez dute albaitarien arretarik jasotzen. Ezin konta ahala osasun-arazo duten animaliak ez dira artatzen errentagarritasun ekonomikoaren izenean. 2019ko urria. Gaztela-Mantxa.
Amatasun-kaioletan dauden txerrien gorpuak erabat immobilizatuta daude ernaldiaren lehen lau asteetan, Europako araudiak baimendutakoaren arabera. Metalezko egitura horiek, presio eta marruskadura etengabearen ondorioz, zauri eta infekzio ugari eragiten dituzte, oso gutxitan tratatzen dituztenak. 2019ko abendua / Aragoi
Amatasun-kaioletan, txerriek ezin dute beren gorputzaren inguruan biratu eta beren gorotzen gainean erditzen dituzte kumeak. Hilik jaiotzen diren txerriez gain, ahul jaiotzen direnak albaitariaren arretarik jaso gabe hiltzen dira. Espainiako Estatuan animalien ongizateari buruzko legeak aukera ematen du txerri horiek baserrian bertan hiltzeko, buruan kolpe gogor bat emanda. 2019ko maiatza / Aragoi
  Amatasun-eremurako sarreran, txerriei hazia jartzeko erabiltzen diren ehunka kanula daude.
2019ko urria / Gaztela-Mantxa
  Ikertzaile bat biosegurtasuneko edukiontzia filmatzen, txerri-ustiategi baten irteeran. Hilik jaiotzen direnez gain, txerri batzuk ez dira gai esplotazio bizi-baldintza horiei aurre egiteko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Zezenketarik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostian

Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]


Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, “No más olé” legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Zezenketen kontrako estrategiak Sanferminetan

Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]


Aurten ere zezenketak egingo dituzte Donostiako Aste Nagusian

Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).


Zezenketarik gabeko sanferminak posible izan daitezen “laguntza” eskatu die Iruñea Antitaurinak Peñen Federazioari

"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]


Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Ka… ttuk!

Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]


2023-07-05 | Ilargi Manzanares
Sanferminetako zezenketen aurkako protesta egingo dute gaur Iruñean

AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.


2023-06-19 | Ilargi Manzanares
Zezenketen aurka manifestatu dira ehunka lagun Bilbon

Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.


Eguneraketa berriak daude