Euskaraz ikasteko eskubidea aldarri

  • Manifestazioa egin zuten otsailaren 29an. Mendigorrian D ereduko lerroa ireki nahi eta ezezkoa jaso duten gurasoek eta Iruñean euskarazko bi haur eskola gutxiagorekin geratuko diren gurasoek bat egin zuten egoera salatzeko eta haserrea agertzeko. Ez daude prest euskaraz ikasteko duten eskubideetan atzera egiteko.

Milaka lagun bildu ziren otsailaren 29an, Iruñeko kaleetan, euskaraz ikasteko eskubidea defendatzeko. Argazkia: Jaizki Fontaneda / Foku.
Milaka lagun bildu ziren otsailaren 29an, Iruñeko kaleetan, euskaraz ikasteko eskubidea defendatzeko. Argazkia: Jaizki Fontaneda / Foku.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mendigorriko hamaika familiek diote haien haurren matrikulak “linboan” gelditu direla. Haurrak euskarazko lerroan matrikulatu nahi dituzte, herrian, eskola publikoan. Adin bereko sei haur dituzte irailean ikastetxean hasteko moduan. Beste zortzi haurrek A eta G ereduan hasiko lukete ikasturtea. Euskarazko lerroa ireki nahi dutenek ez dakite zer gertatuko den, PSN buru duen Hezkuntza Departamentuak adierazi du legea bete behar dela. Legearen arabera, adin bereko zortzi haur behar dira eskola lerroa irekitzeko eta Mendigorrian sei baino ez daude. Dena den, kopurua arau orokorra da, salbuespenetarako aukera ematen du, adibidez landa eremuko herrietan.

2015ean Euskararen Foru Legean egin zen aldaketari esker D eredua ireki daiteke Nafarroako ikastetxe publiko guztietan, beti ere eskariaren arabera.  Legeak dio zortzi haur behar direla, eta aldiz, hainbat herritan D ereduko lerroak ireki dira zortzi haur eduki gabe ere, kontuan izanda landa eremuko herriak direla. Aurreko legegintzaldian, Aldaketaren gobernuaren Hezkuntza Departamenduak horrela jokatu zuen hainbat alditan, baina PSNren gobernuak haur kopuruen baldintza zorrotz betetzeko asmoa agertu du. Departamentuak emandako irtenbidea orain arteko bera da, hau da, ikasleak ondoko herrira, Garesera eramatea. Eskualdeko ikastetxea da eta eredu guztiak PAIrekin, Ingelesa Ikasteko Programarekin, ematen dira. Mendigorriko familiek salatu dute mehatxuak jaso dituztela Hezkuntza Departamendutik eta esan dietela haurrak Garesen ikasteko bideratutako garraio eta jantoki diru-laguntzak kendu diezazkiekela umeak Mendigorrian matrikulatu nahian jarraitzen badute.

Familien ustez, ikastetxe publikoan euskarazko lerroa guztiz bideragarria da eta baieztapen hori egiteko datu bat eman dute: udal haur eskolan dabiltzan 0-3 urteko umeen %75 euskarazko irakaskuntzan ari da.

Bideragarriaz gain, Mendigorriko hamaika familientzat herrian D eredua izatea herria bizirik mantentzeko giltza da. Hala adierazi dio Josu Goñi gurasoak Beñat Hach Embarek Irizar kazetariari zuzeu.eus agerkarian egindako elkarrizketan: “Gurasoek dauzkagun datuen arabera, azken hiru urteetan 32 haur jaio dira, eta hurrengo hiru urteetan ez bada D eredua ezartzen, ume horien %52 herritik joango da (hamazazpi ikasle). Euskara nahiko luketen familiek beste ereduetako matrikulak gaindituko lituzkete. 32 haurretatik hamazazpi kentzen badituzu, ze etorkizun dauka gure eskolak? Herri txiki batzuetako eskola zabalik mantentzeko giltza D eredua da. Mañeru eta Ziraukikoak itxi zituzten. Jada ez da soilik D eredua nahi duzun edo ez, herrian eskola izateko modu bakarra da, eta aurrerapausoak eman behar ditugu denok”.

Iruñean haur eskolak erdira

Azken legegintzaldian Joseba Asiron (EH Bildu) alkate zuen lauko gobernuak euskarazko haur eskolen kopurua bitik laura igo zuen urte batetik bestera. Aldaketen prozedura irregularra izan zela salatu zuen oposizioak, eta arrazoia eman zion epaileak. Hala, orain, Navarra Sumako Enrique Maya alkateak eta bere udal gobernuak atzerako bidea egin dute: Iruñean haur eskola euskaldun bakarra Txantrea auzoko Izartegi izango da eta Arrotxapea auzoko Goiz Eder haur eskolaren eskaintzaren erdia euskarazkoa izango da, beste erdia gaztelerazkoa izango da ingelesezko jarduerekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2025-09-30 | Ahotsa.info
Irauli: euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituen proiektu berria Iruñean

 'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.


Yasmine Khris (Ongi etorri Iruñera): “Elkar ezagutzaren bidez euskal-kultura zabaltzea da gure helburua”

"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Labak astelehenean ireki ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


2025-05-21 | Ahotsa.info
Erriberako Euskararen Eguna, lehenengo aldia arrakasta handiz

Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
"Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude"

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Eguneraketa berriak daude