Erromatar inperioko nabigatzailea

  • Stanford unibertsitateko Walter Scheidel eta Elijah Meeks-ek Orbis jarri dute abian (orbis.stanford.edu), Erromatar Inperioko multimedia atlas bat hainbat punturen arteko distantzia eta denbora kalkulatzen duena; antzinaroko Google Maps modukoa, alegia.

Urte sasoia, biderik merkeena, laburrena eta azkarrena edo garraiobideak hautatzeko aukera ematen du. Pompaelotik Erromara joateko, adibidez, 23 egun beharko genituzke aukera merkeena hartuta eta pertsonako 768 denario ordainduko genituzke, gurdian bidaiatzeko; gari kilo bakoitza garraiatzeko, aldiz, 12 denario eta erdi ordainduko genituzke.

Iruñetik abiatu eta itsasontzirik hartu beharko ez bagenu, aldiz, bidaia asko luzatu eta garestituko zen: 54 egun eta erdi, eta 2.134 denario.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikortasuna
'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Gaueko trenen bigarren aukera? Hegazkinaren alternatiba astiro doa

Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]


2023-11-21 | Jon Torner Zabala
Parisen, bidegorrien erabilera bikoiztu egin da urtebetean

COVID-19aren pandemiaz geroztik bizikleta gero eta gehiago dabil Parisko bidegorrietan. Trafiko gehien dagoen momentuetan, hiriburuko kale garrantzitsuenetako batzuetan bizikleta gehiago dabil autoak baino,  Pierre Breteau kazetariak Le Monde egunkarian jasotako... [+]


2023-10-29 | Jon Torner Zabala
Nola jan espazioa, espazioa jan duenari?

Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]


Eguneraketa berriak daude