Stanford unibertsitateko Walter Scheidel eta Elijah Meeks-ek Orbis jarri dute abian (orbis.stanford.edu), Erromatar Inperioko multimedia atlas bat hainbat punturen arteko distantzia eta denbora kalkulatzen duena; antzinaroko Google Maps modukoa, alegia.
Urte sasoia, biderik merkeena, laburrena eta azkarrena edo garraiobideak hautatzeko aukera ematen du. Pompaelotik Erromara joateko, adibidez, 23 egun beharko genituzke aukera merkeena hartuta eta pertsonako 768 denario ordainduko genituzke, gurdian bidaiatzeko; gari kilo bakoitza garraiatzeko, aldiz, 12 denario eta erdi ordainduko genituzke.
Iruñetik abiatu eta itsasontzirik hartu beharko ez bagenu, aldiz, bidaia asko luzatu eta garestituko zen: 54 egun eta erdi, eta 2.134 denario.