Zaborrak

Zaborrak, hondakinak, zarama, zakarra, lohiak... Euskarak ez ditu eskas sortzen ditugun soberakin gogaikarriak izendatzeko hitzak, ezin esan, hortaz, alde horretatik ongi hornitutako hizkuntza ez dela. Dena beharko da, antza.

Gure auzoan (ni ekialdeko erkidego autonomokoa naiz, kasu) bosgarren edukiontzia jarri zutenean, auzokide batek, dagoeneko jubilatuak eta bizitza erdia hondakinen kudeaketarekin zerikusia duten gaietan ibiliak, destinora iristean hondakinak nahasten zituztela gaztigatu zigun erdi-ahapeka, lagun batzuei. Ez genion erabat sinetsi –ez nion, bederen–, eta gehiegikeria bat zela pentsatzea nahiago izan nuen; bai, gertatuko zen inoiz, igual, litekeena zen batzuetan, baina beti-beti… ez zela sistematikoa izango pentsatu nahi nuen.

EAEko fabrika batean lan egiten duen beste adiskide batek esan zidan lehengoan (boladako gaia baita mendebaldeko erkidegoan, begi-bistako arrazoiak medio), berak bereizten dituen plastikoak dagoeneko bere sudurraren aurrean nahasten dituela horiek jasotzeaz arduratzen den enpresa espezializatuak; lehen ere berdin egingo zutela, baina fabrikatik urruti egiteko detailea zaintzen zutela; orain hori ere ez.

Zaldibarko hondamendia eta gero, makina bat gizon inportante irudikatzen ditut (eta emakumeren bat ere bai, gutxiengoan, hori bai), denek erantzukizuna berea ez dela aldarrika bilera gogor-liskartsuetan, denak pagaburuaren bila, denak zikinkeriatik makularik gabe ateratzeko ahaleginetan (bi langile gutxiago, inori axola al zaio?). Ez da zaila imajinatzea hondakin toxikoak eta kutsakorrak merkeago kudeatzeko mesedeen eta eskupeko milioidunen bidezko merkatu beltz bat. Nobela ikaragarria dago hor, informazio pixka bat, imajinazioa eta talentu aski dauzkanaren zain.

Bere oparotasunak sortzen duen kakatzan itotzen ari den sozietate bat gara, eta honez gero ez da metafora bat, errealitatea baizik. Sozietate hipokrita bat, arazoaren aurrean ez-ikusiarena egiten duena, gainera. Joan den legegintzaldian, Gipuzkoako Aldundiak jendeari gai honetan inplikazio pertsonala eskatu ziolarik, badakigu nola bete ziren balkoiak plastikozko poltsez. Enpresa espezializatuek gure kontzientziak garbitzeko balio dute, hondakinak egoki kudeatzeko baino areago. Negozio biribila ba denentzat: haiek alfonbra azpian sartzen dute denon kaka, administrazioak eta enpresariek ederki ordaintzen diete, eta guk ekologistaren kontzientzia lasaiaz egiten dugu lo. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2020ko martxoaren 01a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
(Des)politizazioaz

Azken aldian politizazioa eta despolitizazioa aztertzeko aukera izan dugu, arreta gazteen kasuan bereziki jarrita. Hala ere, gazteak aztergai dituzten ikerlan soziologikoen ondorio gehienak beste adin taldeetarako ere aplikagarriak izan ohi dira, intentsitate desberdinez bada... [+]


Teknologia
Eraginak kontrolatzen

Gizakiok harremanetan gaude gure artean eta bizi dugun ingurunearekin; egiten dugun guztiak eragina du, onerako zein txarrerako. Sortu dezakegun eragin negatiboa murrizteko norberaren balioak, kultura, harremanak eta aukera materialak erabakigarriak izaten dira.

Askotan... [+]


2024-08-28 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Autobus geltokia

Hiri askotako tren geltokiek XIX. mendeko burdinazko egituraren edertasun gorena azaltzen dute, hiriaren epizentrora iristearen ongietorri goraldiarekin batera. Hirira ate nagusitik sartzea bezalakoa da, arkitektura eta toki perla bat. Hiri askotan, baina, birdentsifikazio edo... [+]


Materialismo histerikoa
Gainkomunikatuz

Zergatik ez utzi. Zutabeak idazten dituenak atzetik izaten ditu beti garaiz erretiratzearen apologetak. Agortu baino lehen. Gaiak, niri, ezin agortu, ez ditudanez; ezertan ez naiz aditua, eta inoiz ez dut izan Euskal Herriari transmititzeko mezurik. Ez lidake azalpenak balioko,... [+]


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


Garaiz alde egiten jakitea

Badaude hitzak, formak, keinuak eta jarrerak gorputzean sartu eta handik irten ezin daitezkeenak. Gorputzean sartu eta bertan usteltzen direnak. Gorputza zulatzen dutenak. Gorputza deskonposatzen dutenak. Gorputza desagerrarazten dutenak. Eta akabo. Ezin daiteke deskonposatu den... [+]


Euskaltegiak ertzengana

UEUko Glotodidaktika Sailaren topaketetan euskaltegiez eta intersekzionalitateaz aritu dira hainbat aditu eta biktima. Ikasleak egon dira erdigunean, pribilegiorik gabeko ikasleak, zapalduak, bazterretan daudenak. Izan ere, genero disidenteek, gorrek, itsuek, gaitasun... [+]


Askatasunaren tresna

Denok dakigu askatasuna kontzeptu zaila dela, ertz askotarikoa, hitzez definitzen zaila. Maiz mugagabetasunarekin definitu ohi dugu, baldintzamendurik gabe erabaki ahal izatearekin, ondoriorik ez edukitzearekin, edota ekintzen ardurarik hartu behar ez izatearekin. Baina ez denez... [+]


Euskararen gatazkarako bost irudi

Nortzuk bultzatuko dute euskal orden berria eraldaketa sozialaren begiradatik? Nortzuk dira gaur egun zapalduenak Euskal Herrian?


Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Eguneraketa berriak daude