Lurmutur Hiria (Hegoafrika), 1990eko otsailaren 11. Nelson Mandela aske utzi zuten, 27 urtez giltzapean egon ondoren.
Bezperan, Hegoafrikako presidente F.W. De Klerk Mandelarekin sekretuan bildu zen espetxean, astebete lehenago egin bezala. Aurreko astean presidenteak agindua zion aske utziko zutela, baina data zehatzik ipini gabe. Otsailaren 10eko arratsaldeko bilera hartan, Mandelak ez zuen espero biharamunean askatuko zutenik. Ez zuen espero, eta ez zuen nahi.
“Gogo bizia nuen kartzelatik irteteko, baina lehenago jakinarazi behar zidaten”, idatziko zuen Mandelak Long Walk To Freedom autobiografian. “De Klerk jaunari eskerrak eman nizkion, eta esan nion esker txarrekoa ez nuela izan nahi, baina nahiago nuela astebeteko tartea izan, nire familia eta erakundea (ANC, Afrikako Kongresu Nazionala) prest egon zitezen”. Presidentea gelatik irten zen, orduan, eta aholkulariei galdetu ondoren, berriro sartu zen. Biharamunean Mandela kalera irtengo zen nahi eta nahi ez. Bilera amaitutzat eman zuten whiski bana edan ondoren.
Mende laurdenean inork gutxik ikusi zuen Mandela. Haren itzala murrizteko itxaropenez, Apartheidaren gobernuak haren argazkirik ez zuen zabaldu nahi izan. Otsailaren 11n mundu guztiak ikusi zuen ekintzailearen argazkia: ilea urdinduta, bizarrik gabe eta lehengo masail beteak hustuta agertu zen, Winnie orduko emazteari helduta, biak ukabilak gora zituztela.
100.000 hegoafrikar beltz bildu ziren Grand Parade plazaren inguruetan, buruzagia entzuteko prest. Baina ederki kostako zitzaion bertara iristea. ANCk ez zuen nahi segurtasun indar zuriak Mandelaren lehen agerpen publikoa kontrolatzea, baina legeztatu berri zen erakundeak ez zeukan esperientziarik halakoak antolatzen. Zenbait ordu eman zituen bere abokatuetako baten etxean gordeta, Desmond Tutuk kezkatuta hots egin zion arte. Mandelaren autoa plazara abiatu zen orduan. Egun hartan jendetzak bitan inguratu zuen Mandelaren autoa, bultzaka, leihoei kolpeka… “Maitasunez hilko gintuztela pentsatu nuen”.
Iluntzean iritsi ziren plazara eta, betaurrekoak kartzelan ahaztuta, Winnierenak erabili zituen ordu erdiko hitzaldia irakurtzeko. “Bakearen, demokraziaren eta askatasunaren izenean” hitz egin zuen. Orain badakigu Mandelak eta Hegoafrikak zer bide egin zuten hurrengo urteetan, baina, Grand Paradeko jendetzan itxaropena nagusi izan arren, tentsioa, mesfidantza eta gerra zibilaren mehatxua ere zabaldu ziren, batez ere biztanle zurien artean. Egun hark argazki historikoa eta galdera asko utzi zituen: moderatuegia izango zen bera giltzapean zela jaiotako ekintzaile belaunaldi berriarentzat? Muturrekoegia Apartheidean eroso bizi ziren zurientzat? 71 urterekin gai izango zen aurrean zeukan zeregin gogorrari eusteko, salbatzailetzat zutenen itxaropenak eta eskakizunak betetzeko?
Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]
Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon.
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.
Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.
Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.
Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".
Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]
Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]