Liburu bat eskuratu nahi nuen: Boezioren De consolatione philosophiae, Acantiladok gaztelaniaz atera berri duen bertsioa, Eduardo Gil Bera saminez oroituaren itzulpenean –pasa den asteko zutabearen tesia hankaz gora jarri dit tipoak bide batez; Gil Berak ez, noski, Boeziok: “Itxura atsegina ez dizu zure izateak ematen, begiratzen zaituenaren ikusmen akastunak baizik. Gur ezazue nahi beste gorputzaren edertasuna, baina ez sekula ahantz aski direla hiru sukar egun ezerezera ekartzeko”–.

Liburu bat eskuratu nahi nuen, eta joan nintzen Donostiako Lagun liburu-dendara. Joan nintekeen beste batera, egia da –nahiz inguruotan ez dagoen halako fondorik daukan askorik–. Ez da joaten nintzen lehen aldia, halaber; kontrara, joan naiz askotan, eta erosi ditut liburu ez gutxi –gogoan dut adibidez Antoine Compagnonen El demonio de la literatura, etxera iritsi eta izenburu beraren beste bi ale aurkitu nituelako–. Baina, adina izango da, jada ez nago gauza batzuk pasatzeko. Dokumental bat eman dute orain gutxi euskal telebistan, zeinean Lagun liburu-dendak hamarkadetan zehar jasan behar izan duen jazarpena azaltzen zen. Eta dokumental horren harira irakurri ditudan gauza batzuek eraman naute Boezioren liburua Lagunen erostera –bestela ere agian bertan erosi beharko nukeen, baina tira–.

Beste perla batzuen artean, baten bat haserretu baita “txakur izena duen liburutegiak” (sic) jasandako sutea naziek erretako liburuekin konparatu zelako. Bistan da, liburu erreketak ez dira nazien ondare esklusibo, historiak adibide ugari utzi dizkigu, Alexandriako bibliotekatik hasita, Gervasio Sanchezek argazkitan ekarri zigun Sarajevoko liburutegi bonbardaturaino. Nazien ondare ez, beraz, baina bai kulturaren, jakintzaren, inteligentziaren kontrako atentatu. Alegia, sua ala liburuak, aukeratu beharko banu, beti paratuko nintzatekeela, zalantzarik gabe, paperaren alde.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude