Marx revisited

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
"Feminismoa %99ren alde" | Cinzia Arruzza,
Nancy Fraser eta Tithi Bhattacharya
Itzultzailea: Danele Sarriugarte
Txalaparta, 2019

2016 eta 2017ko mobilizazio feminista jendetsuen ondorioz (Poloniako abortuaren aldeko greba, Argentinako Ni una menos martxa, M8ko lehen greba feminista) jaio zen manifestu hau. Laugarren olatu feministaren gainean datorkigu eskuartera Cinzia Arruzzak, Nancy Fraserrek eta Tithi Bhattacharyak argitaratu dutena, Danele Sarriugartek Txalapartarako euskaratuta.

Egileen arabera une historiko batean bizi gara eta esku hartzeko garaia heldu da. %99ren aldeko feminismo bat aldarrikatzen dute, hau da, feminismo antikapitalista, antiarrazista, dekolonial eta antiheterosexista. Izan ere, feminismo liberalarenak egin duela diote, gutxiengo bat askatzeko xedea duelako: “Ez dugu kristalezko sabaia hautsi nahi baldin eta ondoren emakumeen gehiengoari egokituko bazaio hondakinak garbitzea”.  

Krisi kapitalistak erreprodukzio soziala emakumeen bizkar utzi eta balioz hustean, emakumeen zapalkuntza eta haien kontrako indarkeria ditugu: “Klase borrokari buruzko gure ikuspuntua zabaldu behar dugu. Munduko langileen gehiengoa migratzaileek, jende arrazializatuak, emakumeek –zis eta trans– eta askotariko gaitasunak dituen jendeak osatzen dute”.  

Sistema honek sexualitatea arautu nahi du eta lurra suntsitu. Arrazista eta kolonialista da eta ez du demokraziaren edo bakearen alde egiten. Horregatik mugimendu erradikal guztiei dei egiten diete bat egiteko eta jendartea eraldatuko duen matxinada antikapitalista sortzeko.

Baina autokritika ere egin behar da: feminismotik aldarrikatu den ahizpatasunari intersekzionalitatetik begiratu behar diogu: “Nahiz eta gizarte kapitalistan denok sufritzen dugun opresio misoginoa, opresioak hainbat aurpegi hartzen ditu. Opresioak elkarri loturik daude, eta beti ez dira errazak ikusten; horregatik politikaren bidez ikusarazi behar dira, hots, elkartasuna eraikitzeko ahalegin kontzienteak eginez”.

Mugimendu feminista beti dabil dena berrikusten, eta manifestu hau da, azaro hasierako jardunaldi feministekin batera, horren erakusgarri. Gogoeta, pentsamendua eta diskurtsoa garrantzitsuak direnez praktika, ekintza eta eraldaketa gauzatzeko hau irakurtzera animatzen zaituztegu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Arlote alprojak edo langabe arruntak?

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025

------------------------------------------------------------

George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]


Desberdinak gara

TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025

--------------------------------------------------------------------

Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]


Utopia akuilu

Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025

-----------------------------------------------------------

Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]


Hezurrak eta muina

hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025

-------------------------------------------------------
 
Ildaska gorridun larrua, kimu sortu berria edo muin kolore biziduna. Liburuak dakarkigunaren aieru da azala, sortzeaz mintzo baita Ane Labaka Mayozen... [+]

Puntadaz puntada aldatzen

Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025

-----------------------------------------------------------

Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]


Gure iragan femenino eta feministaz

Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024

----------------------------------------------------------------

Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]


Herriaren bihotza zabaltzeko giltza

Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]


'Guardasol gorria'
Kamikaze arduratsua

Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024

--------------------------------------------------------
 
Hau gerra bat da eta lubakiak behar ditugu. Izan ere, Bilboko Guka kolektiboak hurrengoak erakutsi dizkigu, besteak beste: Arriagako ekitaldien artean, %20 baino ez... [+]

Lore bat izan zen

Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025

--------------------------------------------------------
Liburu honetara hurbiltzen dena harrituta gera daiteke, liburu... [+]

Matxinadara!

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024

--------------------------------------------------------------------
 

Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]


Humanismotranshumanismo...

Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024

-----------------------------------------------------------

Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]


Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024

-----------------------------------------------------

Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]


Eguneraketa berriak daude