Kanakiar herrialdean autodeterminaziorako bigarren erreferenduma iragarri du Frantziako lehen ministro Edouard Philippek, Kaledonia Berrian alegia. Beraz, 2020ko irailaren 6an –bigarren aldiko– Kaledonia Berriko biztanleek bozkatuko dutenean, autodeterminatuko ote dira edo beren autodeterminaziorako eskubidea bozkatu ahalko dute?
Erreferendum hori 1988ko Évènements edo “gertakarien” ondotik erabaki zen. 1988an, FLNKS (Askatasunerako Fronte Kanakiar Sozialista) antolakundeko kide batzuek bahitu lau jendarme hil eta Frantziako Estatuak hemeretzi kanakiar erail ondotik Matignongo akordioak egin ziren. Negoziaketako bi aldeek herri kanakiarrarendako estatus berezia erreferendum “nazional” baten bidez bozkatu zuten. Hots, Frantziako Estatuko hautesle osoak zuen onartu –Metropoliaren abstentzio masiboarekin– Kaledonia Berria Frantziako Konstituzioan txertatu titulu berria. Ondotik, burujabetza politikoaren erreferenduma betetzea planifikatu zen. Nouméa-ko itunean (1998), besteak beste, autodeterminaziorako galdea adostu zuten independentistek (FLNKS), independentziaren kontrako Kaledoniakoek (RPCR) eta Frantziako Estatuak. Hartan, tokiko erreferendum baten bidez onartu zen ituna (%72 alde). Hortik aitzina, autodeterminaziorako hiru galdeketa antolatzen ahal zituzten: lehena 2018an iragan zen –independentistek galdua– eta heldu den urtean erreferendum berri bat deitu dute. Orotara, hiru aukera daude Kanakiar Herriaren burujabetza bozkatzeko; anitzetan Frantziak independentistei egin opari bezala ikusi dena. Aldi honetan, hautesle kidegoa ezberdina izan liteke: 1998. urtean Kaledonia Berrian bozkatzeko eskubidea zutenek eta 20 urtez lurraldean bizi izan direnek haien bozka eman lezakete.
Kolonizazio prozesu luze baten ondorioak ekarri zuen hautesle murriztu horren eztabaida. Nork bozkatzen ahal zuen? Errepublika osoak? Kanakiarrek? Kaledonia Berriko biztanleek? Azkenean, liskar horrek zentraltasun nagusia hartu zuen. Kolonizazioak lurraldeak konkistatzen ditu eta asimilatzen ditu; Kanakiar herria ez da salbuespen bat. Kasu honetan biztanleria –eta bozka– ez da urrundik ere errealitatearen ispilu bihurtzen. 2020an bozkak nekez lortuko du uhartearen deskolonizazioa. Horregatik autodeterminazio eskubidea eskubide bat da; eta ez gehiengo batek adosten duen prozesu bat. Estatu batek hala dela onartzen badu, ez luke negoziatzerik, eskubidea betearaztea baizik. Bestalde: gehiengoak gutxiengoaren burujabetza erabaki ote dezake?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]