Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa hasi zuten ostegunean

  • Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.


2019ko urriaren 18an - 09:04
Gaztetxea defendatzeko asmoz egindako elkarretaratze batean, Maravillasen atean. Irudia: Gazte Abertzaleak

22 akusatuetatik hemeretziri jaitsi dio zigor eskaria fiskaltzak. Beste hirurentzat, ordea, 1.500 eta 1.800 euro bitarteko isunak eskatu ditu. Auzian, gazteek ukatu egin dute jauregia okupatu izana, eta adierazi dutenez, bakarrik egon ziren barruan bigarren aldian ireki zenean, gaztetxeko proiektuari sostengua emateko asmoz. Aldi berean, ukatu dute eraikuntzaren barruan geratzeko asmoa zutenik.

Higiezin usurpazio delitu arina egotzi diete gazteei, baina ezin izan dute frogatu okupazioaren unean gaztetxe barruan aritu zirenik edota leporatzen zaizkien kalteak egin zituztenik. Euskalerria irratiak argitaratu duenez, txalo artean jaso zituzten gazteak Nafarroako Justizia jauregian. Egun, eraikuntza egoera zalantzagarrian dagoela adierazi dute epaitegian, jauregiaren materialaren egoera ez omen baita izan litekeen onena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maravillas gaztetxea
Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Maravillas gaztetxeari buruzko epaiari

Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.


Zigorrik gabe utzi ditu epaileak Maravillas gaztetxearekin lotu dituzten 22 gazteak

Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.


15 hilabeteko espetxe zigorra, Maravillas gaztetxearen pareko kamera apurtzeagatik

4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.


2019-10-02 | Topatu.eus
Urriaren 17an izango da Maravillas gaztetxearen aurkako epaiketa

2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.


2019-05-09 | ARGIA
Maravillas gaztetxearen epaiketa atzeratu dute

10:00etan hastekoa zen Iruñeko Maravillas gaztetxea okupatzeagatik ikertutako 22 lagunen aurkako epaiketa. Alabaina, gaztetxeko twitterrean adierazi dutenez, lau eta zazpi hilabete artean atzeratuko da epaiketa. 72.000 euroko erantzukizun zibila eskatu diete.


Eguneraketa berriak daude