Errudunak, berriz ere

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Duela hamabi bat urte irakurri nuen Spencer Weart zientzialariaren Beroketa globalaren aurkikuntza (The Discovery of Global Warming) liburua, artean gai hori hasia zenean protagonismoa hartzen batzuen (txoropito batzuen, orduan, askoren ustez) elkarrizketetan. Konbentzitu egin ninduen, adiskide batzuei pasatu nien. Liburu hura irakurtzera eraman ninduena Pirinioetako glaziarren egoera izan zen: mendizaleok ikusi ahal izan dugu, gure garai historikoan eta neurtzeko tresna sofistikatuen beharrik gabe, begi hutsez, alegia, Aneto, Russell edo Vignemaleko glaziarrak nola joan diren urritzen, txikiagotzen eta are desagertzen ere urtez urte.

Alabaina, aldaketa klimatikoa benetan gertatzen ari dela seguru-seguru jakiteko azken froga El Pais-en aurtengo abuztuko editorial batek eman zidan (abuztuaren 9koa). Editorial hartan, munduaren alde honen jabeen bozeramailea den egunkariak gu guztiok –bai, zu zeu, irakurle; ni neu, zure lankidea, kaletik doan hura...– egiten gintuen aldaketa klimatikoaren erantzule: “Gizarteak onartu duelarik aldaketa klimatikoa benetakoa dela, errua bota die industria energetikoari, Amazonia, bioerregaia lortzeko, soiltzen duten enpresari harrapakariei eta beste hainbat susmagarriri (…) Eta hori egia da, baina historiaren erdia baino ez da. Beste erdia erantzukizun indibiduala da, munduko biztanle bakoitzari dagokiona”. Ulertu dut mezua: “Mundua erremediorik gabe izorratuta dago, bai horixe, baina errua ez da gurea, errua zuena da”. Munduaren alderdi honen jabeak erruak besterenganatzen hasten badira, zer besterenganatu badagoen seinale.

Esaten zuten, ba, garai bateko kapitalistek: aseezinak gara. Baina urtero itsasora doazen ez dakit zenbat milioi tona plastiko horien erantzule nagusia naiz, supermerkatura joan eta plastikoz bildutako gurdi bete produktu besterik eskaintzen ez badidate? CO2-ren isurketen errudun nagusi, publizitateak minuturo denetarik kontsumi dezadan matxakatzen banau? Abuztu minean Hego Afrikako laranjak saltzen badizkidate? Enpresari harrapakariek eta gizabanakook ez ezik, politikariek, legeak egiten dituztenek, alegia, ez dute erantzukizunik honetan guztian?

Neurriak hartu behar dira, jakina; baina inork ez du bizarrik hartu behar diren neurriak hartzeko, gure munduaren eta bizimoduaren goitik beherako aldaketa lekarketelako.

Ausaz, goitik behera aldatutako mundu horretan leukakete aukeraren bat katalanek, Nafarroako euskarak eta zuntz optikozko sare publikoa nahi dutenek. Gaurkoan, inork edo ezerk edukiko al du?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude