Indi-rockean eskarmentu handia duten bi emakumezko oholtza baten gainean. Adatsa motz, beltz eta nahasia daramate biek eta kolore ilun berdinez laguntzen dute janzkera. Bat, ingelesez mintzo da eta bestea, aldiz, euskaraz. Jatorri ezberdina izan arren, itsasoak bereizitako lurraldeen arteko elkar ulertze eta konexioa erakusteko asmoz datoz gaurkoan.
Lau kontzertutarako elkartu dira eta bigarren geldialdia da Gasteizko udazken ostegun honetako. Jimmy Jazz aretoan jendea sartzen den heinean, kontura gaitezke adin askotariko jendea erakartzen dutela artistek. Alde batetik, ostegunak ostiralak baino gehiago gustatzen zaizkien unibertsitateko ikasleak daude. Bestetik, ostiralak nahiago dituztenak, baina asteko lan egun nekezak arintzeko haizea behar duten langileak ditugu.
Garagardo eta kalimotxo artean murgiltzen dira denak eta bien bitartean, Anari eta Thalia Zedek agertzen dira eszenatokian. Haiekin batera, azkoitiarraren ohiko banda osatzen duten Drake, Ander Mujika, Mikel Abrego eta Mariano Hurtado batzen dira. Ezjakintasuna eta jakin-nahia nagusitzen dira giroan. Bi musikarien arteko elkarlana nola gauzatuko den entzuteko asmoarekin gerturatu baita jendea.
Kontzertuari hasiera emateko musika-tresnak berotzeko abestia aukeratu dute. Hitzik gabeko noten artean ematen diote ongi etorria gauari eta haren ostean, Thaliaren bi abesti entzuten dira. Haren ahots indartsua eta gitarra jotzeko abilezia agerian geratzen dira. Segidan, Zubiak eta Aingura hegodunak abestiak datoz.
Bien abestien tartekatzean oinarritzen da kontzertua eta ausardia da nagusi. Anari ingelesez abestera animatzen da, Zedeken laguntzaile bikain bilakatuta. Ia geldiunerik eta hitz hartzerik gabe kontzertuaren amaiera aldera heltzen gara. Bostondarra bakarrik gelditzen da entzuleen aurrean eta bakarkako bi abesti liluragarri eta lasaiak eskaintzen ditu.
Baretasunean murgilduta, Anari eta gainontzeko musikariak agertzen dira berriro. Oraingoan, jantzita daraman kamisetan ageri den lehoiari egiten dio erreferentzia. Angela izeneko neska batek oparitu omen dio eta hark duen gaitz baten harira azaroaren 28an, Izan zaitez neu lelopean antolatuko den gaixotasun berezien aldeko jaialdirako gonbidapena luzatzen du. Han, Gari, Jon Basaguren, Libe eta bera arituko direla aurreratzen du eta kontzertu solidariora joatera animatzen gaitu.
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.