Ikasturte hasiera kaotiko xamarra izaten da: lanera edo ikastetxeetara buelta dela, bilerak direla, baratzean egin beharreko negurako lanak direla… Ordena emateko tresna egokia izan daiteke agenda. Eta azken bi urteetan bezala, aurtengoan ere ez dute hutsik egin Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak: Landareak Lantzen agenda-liburuaren hirugarren edizioa labetik atera berria dute ARGIArekin. Ohiko liburu dendetan eta ARGIAko Azokan duzue eskuragarri jada… Mugi! Jakobarekin mintzatu gara:
Landareak Lantzen agenda liburuaren hirugarren alea duzue aurtengoa. Zer du lehengotik eta zer berri?
Aurreko urtekoak bezalaxe asteko lanak dira bertan agertzen direnak, zikloka antolatuta. Ilargiaren informazioa dakar agendak, eta hilabetero ilgoran eta ilbeheran zein lan egin behar diren azaltzen du lau ataletan banatuta: baratzea, fruitu arbolak, lorategia edo balkoia eta basoa. Liburuaren bukaeran, berriz, baratzegintzari buruzko informazio orokorra dago: landareak nola elkartu, zein zeinen ondoren jarri, ongarriak eta simaurrak nola erabili, luarra edo konposta egiteko sistema erraza nola egin… Zein da aurtengo berrikuntza? Bada, agenda zuhaitzei eskainita dagoela. Hilabete bakoitzaren sarrera gisa zuhaitz bat aipatzen da eta zuhaitz horren zurarekin zer egiten den, zertarako erabiltzen den azaltzen da.
Zuhaitzena da nobedadea beraz, eta egurrean zentratua egonen da.
Bai, hori da. Antton Olariagak egin dituen zuhaitzen marrazkiak ikaragarriak dira: bakoitzaren irudiak egin ditu ondoan zuhaitz horren erabilera azaltzen duen marrazkiekin.
Nori zuzenduta dago agenda liburua?
Lau atal horietan lan egiten duen edonorentzako da aproposa: basoan makilak bota nahi dituenarentzat, su egurra noiz bota behar den jakin nahi duenarentzat, lorategian loreekin adaxkak edo haziak noiz egin, balkoietako landareekin lanak noiz egin… Hori guztia jakin nahi duen edonorentzat. Baita baratzean ari den jendearentzat ere: zer erein, zer landatu hilabete bakoitzean… Orokorrean landareekin lan egiten duen edonorentzat dago prestatua agenda liburua. Horrexegatik deitzen da Landareak Lantzen!
Beste behin Antton Olariaga marrazkilaria izan duzu bidelagun.
Bai, ederki moldatzen gara eta bere marrazkiak oso ongi egokitzen dira landareetara. Lanak egiteko moduak pertsonekin nola adierazi ere ongi daki… Eta zer esan hilabeteroko zuhaitzen portada horietaz? Bakoitza koadro batean sartzeko modukoa da!
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.