Horixe da Lapurdiko Christophe Elissalde ekoizleak azken urteetan egiten duen galdera. Ordura arteko bere postari lana utzi eta etxeko lurretan laborantza biologikoan hasi zen 2016an, nekazaritzan urtebeteko formazio praktikak egin eta gero. “Ezpeletako piperra ekoizten dut batez ere, eta ondoan zenbait barazki ere bai. Hastapenetik argi nuen laborantza biologikoan ekoitzi nahi nuela”, dio laborariak. Espero gabeko zailtasunarekin egin du topo urteotan ekoizleak, baina: ekoizpenaren zati handi bat kutsatua dauka berak inolako pestizida edo kimikorik erabili ez arren. Pipergile honena adibide bat besterik ez da, gauza bera gertatzen baitzaie ekologikoan diharduten nekazari askori beste barazkien ekoizpenean.
7.000 metro koadro inguruko lursailean ekoizten du nekazariak piperra, eta 3.000 metro koadrokoan barazkiak. Guztia egiten du eredu ekologikoan: “Pentsatzen dut hori dela onena enetzat, familiarentzat, bezeroentzat, lurrarentzat eta ingurumenarentzat”. Piperrarekin piperrautsa egiten du, eta gehiena enpresa frantses bati saltzen dio. Bio saltokietan eta zuzenean ere saltzen du, baina gutxiago.
Piperren ekoizpen ekologikoan aritzeak baditu zailtasunak zenbait arazori aurre egiterakoan: “Kukusoak dira gure lehen arazoak, horren aurka egiteko produktu naturalak erabili behar ditugu, pestizidarik ez baitugu erabiltzen”. Antzekoa gertatzen zaie harrekin ere, eta ongarri kimikorik eta karerik ere ez dute erabiltzen. “Gainera, biologikoan lan asko dugu belar kentzen, eskuz edo tresnekin, herbizidarik gabe”, gehitu du.
2016an piperrauts produkzioaren zati handiena bezero bati saldu zion, eta hark egindako analisietan ikusi zuten produktua kutsatuta zegoela. “Emaitzek zioten hiru molekulaz kutsatuta zegoela, eta hiru horietatik bat kantitate handian, beraz, konbentzionalean ere ezin nuen saldu”. 185 kilo piperrauts bota egin behar izan zituen lehen urte hartan. Bigarren urtean beste pentze batean egin zuen piperra, eta ez zuen inolako kutsadura arazorik izan.
Baina iaz, azken pentze berean ekoiztean, arazoa berriz agertu zen. Ekoitzi zituen piperrautsetatik hiru lagin analizatu eta horietatik bi kutsatuak zeuden lau molekulaz, eta bestea molekula batez. Auzokoen edota ingurukoen lurretatik etor liteke kutsadura, baina hori ezin da ziur jakin: “Haizearekin hamar kilometro urrunago joan daitezke pestizidak, eta zentzuaren arabera, posible da ondo-ondoan dagoen pentzea ez kutsatzea eta kilometroak urrunago dagoena bai”. Arazoa nondik datorren jakin gabe, zaila izanen da soluzioa bilatzea. Eta Elissaldek dioen bezala, “zoritxarrez, ezin ditugu auzokoen eta ingurukoen praktikak aldatu”.
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]