Ondo egindako lana

Rakhmaninov eta TxaikovskIren lanak | Euskadiko Orkestra Sinfonikoa | Zuzendaria: Robert Treviño | Gasteizko Principal Antzokia | Ekainaren 13a.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Amaitu da aurtengo Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu-zikloa eta, benetan, oso aho-zapore ona utzi digu. Azkeneko saio honek denetatik zuen txalokada izugarriak lortzeko: maisulanak, primerako bakarlaria, eta batez ere, ilusioa eta adorea interpretazioetan.

Pianoa jotzen dugunok badakigu Sergei Rakhmaninoven 3. Kontzertua re minorrean benetako erronka dela edozein bakarlarirentzat. Mota guztietako zailtasunak aurkitzen ditugu partitura honetan: deabrukeria teknikoak, soinu-exijentzia handiak eta, panorama honekin, fraseatze naturala lortzea ia ezinezkoa da. Baina Alexei Volodin piano-jotzaile errusiarrarentzat hori guztia lelokeria izan zen. San Petersburgon jaiotako artista honek sari ugari ditu (hauen artean, Zuricheko Géza Anda saria lortu zuen 2003an) eta izugarrizko baliabideak ditu honako obra hau aurrera eramateko. Aisetasun osoz salbatu zituen zailtasun teknikoak, uneoro soinu gardena eta haragitsua eskaini zuen, eta, benetan, jario musikal zirraragarria eskaini zuen. Gutxitan entzun dugu Rakhmaninoven lan hau hain gardena eta naturala. Bestalde, askotan esan dudan bezala, Gasteizko Principal Antzokiko akustika oso txarra da, baina hala eta guztiz ere, Volodinen soinua biribil eta atsegina egin zitzaigun, akatsgabea. Euskadiko Orkestrak jakin izan zuen bakarlaria inguratzen dotoreziaz, soinu-bolumen egokiak lortuz eta lanaren irakurketa orekatua eginez. Treviñoren meritua, zalantzarik gabe. Volodinek bis pare bat eskaini zuen: Scriabinen bi pieza liluragarri, perfektuak.

Saioaren bigarren zatia ez zen makala izan. Txaikovskiren 5. Sinfonia mi minorrean, op. 64 obra ederra da, handia, perfektua, melodiotsua… eta Euskadiko Orkestraren bertsioa mundiala izan zen. Robert Treviñoren eragina oso positiboa izan da azken urteotan. Begi-bistan geratu zen kontzertu honetan. Lortutako homogeneotasuna sokan oso nabaria da, eta metalezko atalaren kalitateak gorantz egin du zalantzarik gabe. Gauzak horrela, sinfonia honen interpretazioa karamelu bat izan zen publikoarentzat. Aipagarria izan zen bigarren zatia, Andante cantabile con alcuna licenza, non sarrera zinez ederra atera zen, eta tronparen aktuazioa hobeezina.

Disfrutagarria, bene-benetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiri bat eta estimuluen karrusela

Rodeo eta Dena

Non: Bilboko Kafe Antzokian

Noiz: irailaren 18an

--------------------------------------------

Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]


2025-09-27 | Leire Ikaran
Makineria pisutsu baten oihartzunak

EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA

Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.

-------------------------------------------------------

Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]


Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


"Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea"

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Eguneraketa berriak daude