Bartzelonan debekatutako hiru metro koadroko logeladun pisuak eraiki nahi dituzte Bilbon

  • 600 logela eraiki nahi ditu "Erlauntz etxebizitzak" eraikitzen dituen Haibu enpresak. Bilboko Udalaren baimena duela dio enpresak. Hainbat hiritan debekatu egin dituzte bizitzeko gutxieneko baldintzak ez dituztela betetzen iritzita.


2019ko maiatzaren 16an - 09:45
Haiburen erlauntz pisu klandestino baten irudia, Bartzelonan
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Haibu 4.0 enpresak txio bat idatzi zuen maiatzaren 14an. Bilboko bere lehendabiziko erlauntzan gela bat hartzeko eskaintza zabaltzen duela jakinarazten du bertan: “Bilbon erlauntzerako izen-ematea aktibatuta. Egoiliar kopurua 85”. Ideal.com atarirako estekak jarraitzen dio mezuari. Baina hura sakatuta, iragarkia ezabatua dagoela irakurri daiteke.

Ez da enpresak Bilbon aurreikusita duen erlauntza bakarra. ARGIAk informazioa lortu du logela bat alokatzeko interesa duten herritarren ahotik. Enpresara deitu dute batzuek informazio eske. Esan dietenaren arabera, hainbat erlauntz eraikitzeko asmoa du Haibuk. Bat aireportu inguruan, hiruzpalau erdigunean, eta beste bat Bilbotik 20 kilometrora dagoen herri batean. 600 pertsonentzako tokia guztira. Lurren erosketa fasean omen dago enpresa. Moduloak stockean daudela esan diete, behin akordioak itxita hamabost egunetan instalatzen dituztela, etxe prefabrikatuak baitira.

Bartzelonan debekatutakoa, Bilbon baimendua?

Haibuk erlauntzak ditu Espainiako Estatuko zenbait hiritan; Sevillan, Madrilen edo Bartzelonan kasu. Katalunian eraikin hauek eztabaida dezente piztu dute. Bartzelonako Udalak debekatu egin ditu, bizitzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztela argudiatuta. Hala ere, enpresak martxan jarri ditu zenbait erlauntza Kataluniako hiriburuan modu ilegalean, “coworking” enpresa bezala izena emanda, esaterako.

Bilbon Udalaren baimena duela ziurtatzen die enpresak interesatuei. Bartzelonako egoeraz galdetuta, hango udaletxean nagusi den ustelkeriarekin lotu ditu Haibuk jarri dizkieten oztopoak. Ez direla "uztaitik pasa", enpresak ez diola Udalari "nahi duena" eman, eta debekua horren ondorioa dela. Zalantzen aurrean Bilboko udaletxera zuzenean jotzeko gonbitea egiten die Haibuk interesatuei, erlauntzak baimena duten galdetzeko.

Hiru metro koadratuko logelak

Erlauntzen ereduak logela txiki eta merkeak ditu oinarrian. 2,2 metro luze, 1,2 metro zabal, eta 1,2 metroko altuera: ohea sartzen da justu bertan, eta zutik egoteko aukerarik ere ez dute ematen. Logela pribatuez gain, espazio komunak daude: sukaldea, bainugelak eta egongela. Teorian erabilgarriak, baina hainbat informazio eta erreportajetan ikusten dena aintzat hartuta, zalantzan jarri daiteke. Vice webguneko erreportajean, adibidez.

Bartzelonako erlauntz klandestino batetako dutxa. Argazkia: Vice.com

Etxebizitzaren prezio garestien aurrean, “aldi baterako irtenbidea” eskaintzen duela dio Haibuk, hizkera sozial bat erabilita. Etxebizitza “jasangarriak” eraikitzen dituela dio, pertsonei “duintasunez bizitzea eta aurreztea” ahalbidetzen dietenak. Bartzelonako logelengatik 200 edo 250 euro ordaindu behar da hilero. “Niri esan didate Bilbokoak 150 eta 200 euro artean egongo direla, erlauntzen tamainaren arabera”.

Haibuk bezero mota bat bilatzen du: langile prekarizatu “autoktonoa”. Prekarizatuak bai, erabat baztertuak ez. Alokatu ahal izateko baldintzak argigarriak dira: erlauntza kokatuta dagoen autonomia erkidegoan sei urteko erresidentzia; 450 eta 1.500 arteko diru-sarrerak izatea; 22 eta 63 urte arteko adina; eta aurrekari penalik ez izatea.

Etsai ugari

Etxebizitzaren merkantilizazioan sakontzea eta prekarizatutako pertsonen egoeraz aprobetxatzea leporatu diote askok Haiburi. Protesten eta ekintza zuzenen jo puntu ere izan da inoiz enpresa, bereziki Katalunian eta Bartzelonan. Urtarrilean erlauntza baten erakusketari eraso egin zioten Bartzelonan. Otsailean erlauntza pisuen aurkako manifestazioa burutu zuten Sants auzoan.

Manifestazioa Bartzelonako Sants auzoan erlauntza pisuen aurka, otsailean.

Martxoan Arran gazte mugimenduak l´Hospitalet de Llobregateko erlauntza klandestino baten aurka egin zuen, kristalak apurtuz eta margoketak eginez “etxebizitzaren merkantilizazioaren aurka”. Bilboko erlauntzaren inguruko iragarkia Idealista.com ataritik desagertu izana bera, aurka dituzten herritarren sabotaien ondorioa dela adierazi dio Haibuk interesatuetako bati (Idealistaren atariak, iragarkia “enpresa iragarleak” ezabatu duela dio). Bartzelonako udalak erlauntzen gaineko debekua mantentzen du, enpresak epaitegietara jo badu ere. Bilbon ezarriko ote dira?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025-06-11 | ARGIA
Pasa den astean geldiarazi zen etxegabetzea gauzatu du Poliziak Iruñean

Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Etxea

Etxea euskal ohitura zaharretan hildakoen eta bizirik zeudenen espazioa zen. Hilda jaiotzen ziren umeak edo bataiatu aurretik hildakoak kanpoko horma baten ondoan lurperatzen ziren, teilatuaren babesean. Abizenak ere etxe bati lotuta zeuden, etxeak ematen zion izena bertan bizi... [+]


2025-05-27 | Gedar
Ekainaren 30ean hasiko da Pasaiako Escalerillaseko bizilagunen aurkako epaiketa

Bederatzi familia etxegabetzeko prozedura judizialak abiatu ditu Pasaiako Portuak, eta bost familiaren aurkako epaiketari ekingo diote ekainaren 30ean, Donostian. Kaleratzeak geldi ditzatela eta bizilagun guztiei bizitoki alternatiba bat berma diezaietela exijitu du Euskal... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Foruzaingoak familia bat etxegabetu du Antsoainen, eta hori galaraztera joan direnen aurka oldartu da

10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]


Donostia tentsio handiko eremu izendatu du Eusko Jaurlaritzak

Uztailean argitaratuko da behin betiko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta Hego Euskal Herriko lehen hiriburua da izendapena lortzen.


Aldak etxebizitza bat okupatu du Bidarten “operazio espekulatiboa” salatzeko

Elkarteak salatu du okupatutako etxebizitza 1.615.000 euroan erosi zela 2021ean, eta egun 2.980.000 euroAn saltzen dela. Okupazioak iraun bitartean, espekulazioak sortzen dituen arazoez mintzatu dira etxeko egongelan. Balkoian Espekulazioa: biztanleentzat etxebizitzarik ez... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


Eguneraketa berriak daude